8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 198/2014 prozedura

Iruñean, 2014ko urriaren 17an.

Raquel M.ª Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan neurriak aldatzearen gaineko 198/2014 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan epaia eman da 2014ko urriaren 16an, eta interesdunak haren kopia du eskura bulego judizial honetan.

Eta Jesús Rolando Main Inturias jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2014ko urriaren 17an.–Idazkari judiziala, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1416767