8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

98/2014 judizio arrunta

Helburua: Diru kopuru baten erreklamazioa (berme pertsonala duten maileguak).

Alderdiak: Auzi-jartzailea: Lan Kide Aurrezkia-Euskadiko Kutxa. Alfaro Suberviola legelari jauna. Igea Larráyoz prokuradore andrea. Demandatua: Orfa Melania Cueva Betancourt (auzi-ihesean).

Epailea: Rafael Ruiz de la Cuesta Muñoz.

234/2014 epaia.

Iruñean, 2014ko abenduaren 9an.

Nik, Rafael Ruiz de la Cuesta Muñozek, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 98/14 judizio arruntaren autoak aztertu ditut ahozko eta jendaurreko judizioan. Horien xedea, alderdiak, legelariak eta prokuradoreak goian ageri dira. Horiek horrela, epaia ematen dut, ondokoa oinarri duena:

Epaitza: Osorik baiesten dut Igea prokuradore andreak, Lan Kide Aurrezkia-Euskadiko Kutxaren izenean, Orfa Melania Cueva Betancourten aurka jarritako demanda, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera:

–1.655,89 euro.

–9.960,99 eurori dagozkion %10,750eko interesak, 2010eko otsailaren 22tik ordainketa osoa egin bitarte (honako muga honekin: diruaren une bakoitzeko interes legal indarduna bider hiru).

–Prozeduraren kostuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez jakinaraziko zaio demandatuari), eta aditzera eman ez dela irmoa, eta apelazio-errekurtsoa onartzen dela bi ondoreetan; hori jakinarazi eta biharamunetik ondoko hogei egunean aurkeztu beharko da, epaitegi honetan Probintzia Auzitegiari zuzendutako idazkiaren bidez. Bertan adieraziko da apelatzen den ebazpena, zein erabaki errekurritzen diren eta zein alegaziotan oinarritzen den inpugnazioa (PZLaren 458. artikulua, urriaren 11ko 37/11 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera, eta lege horren xedapen iragankor bakarra eta 1/00 Legearen bigarren xedapen iragankorra).

Errekurtsoa ez da onartuko egileak ez badu frogatzen 50 euro sartu dituela epaitegiaren gordailuen kontuan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria, 2011ko azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren bidez sartua; 2011ko azaroaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut idazpuruan ageri diren tokian eta egunean. Epaiaren lekukotza autoei erantsiko zaie.

Jakitera ematea. Epai hori eman duen epaileak hura eman, irakurri eta publiko egin du, epaiaren datako egunean, jendaurreko entzunaldian. Nik, idazkari judizialak, horren fede ematen dut.

Iruñean, 2014ko abenduaren 9an.–Idazkaria, M.ª Victoria Baztán Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1416844