4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 604/2013 prozedura arrunta
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
117/2014 epaia
Lizarran, 2014ko urriaren 3an.
Nik, Eva M.ª Gil Gonzálezek, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, idazpuruan ageri den zenbakiarekin erregistratutako judizio arruntaren autoak aztertu ditut, epaitegi honetan bideratzen ari baitira. FCE Bank PLCren Espainiako sukurtsalak (aurrerantzean, FCE Bank) sustatu du auzia, Rosario Vidaurre Goñi prokuradore andreak ordezkatuta eta Cristina Cabo Cabello legelari andrearen zuzendaritzapean, auzi-ihesean deklaratu den Alfredo Soares de Magalhaes jaunaren aurka. Hona hemen emandako epaiaren
Epaitza: Osorik baiesten dut FCE Bankek, prozesuan duen ordezkariaren bitartez, auzi-ihesean den Alfredo Soares de Magalhaes jaunaren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez,
1.–Alfredo Soares de Magalhaes jauna kondenatzen dut 13.982,75 euro ordaintzera;
2.–Zuzenbideko hirugarren oinarrian adierazitako legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut;
3.–Orobat, demandatua kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, jakinarazi eta hurrengo hogei egun baliodunean, epaitegi honetan idazkia aurkeztuta. Idazki horretan, apelatzen den ebazpena aipatuko da, eta errekurritzeko asmoa duela adieraziko, aurkaratzen diren alderdiak adierazita (PZLaren 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jartzerakoan frogatu behar dute organo judizial honek duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu dituztela, eta ohartarazten zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.
Beraz, epai honen bidez, hori xedatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren hitzez hitzeko lekukotza egin bedi autoei eransteko, eta erregistra bedi haren jatorrizkoa epai liburuan.
Jakitera ematea.Epai hori sinatu zuen epaileak berak erabaki, irakurri eta publiko egin zuen epaiaren egunean egindako jendaurreko entzunaldian, eta nik, idazkari judizialak, horren fede ematen dut.
Eta Alfredo Soares Magalhaesi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Lizarran, 2014ko abenduaren 2an.–Idazkari judiziala, Sara Otero Del Amo.
Iragarkiaren kodea: J1416832