8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2015eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2014ko abenduaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta urte bereko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Agoitzen, 2014ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, María Isabel Cañada Zorrilla.

Iragarkiaren kodea: L1417802