8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

3. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Egin beharreko transferentziak:

–1 441 1310002 kontu-sailean (“langileen ordainsariak bajan”) kreditua 2500 euro handituko da. Horretarako, 1 011 31001 kontu-sailetik (“interesak Urdalur-Altsasu”) eta 1 011 31006 kontu-sailetik (“interesak E.T.A.P.Urdalur”) 1500 euro eta 1000 euro pasatuko zaizkio, hurrenez hurren.

–2 431 1600101 kontu-sailean (“ezabu gizarte segurantza”) kreditua 1000 euro handituko da. Horretarako, 1000 euro pasatuko zaizkio 2 431 2300201 kontu-sailetik (“aparejadorearen kilometrajea”).

–5 442 22004 kontu-sailean (“Leitzako papera”) kreditua 10000 euro handituko da. Horretarako, 5 011 91309 kontu-sailetik (“zabortegia lehengoratzeko amortizazioa”) eta 5 011 91308 kontu-sailetik (“Santander, aurrehautaketarako eta prentsaketarako nabea”) 5700 euro eta 4300 euro pasatuko zaizkio, hurrenez hurren.

–5 442 2270107 kontu-sailean (“Gune garbiko bilketaren tratamendua”) kreditua 1660 euro handituko da. Horretarako, 5 011 91313 kontu-sailetik (“amortizazioa kamioi berria”) 1660 euro pasatuko zaizkio.

–6 121 16305 kontu-sailean (“bizitza asegurua langileak”) kreditua 5000 euro handituko da. Horretarako, 6 121 64500 kontu-sailetik (“sistema informatikoa”) 5000 euroko kreditua pasatuko zaio.

–6 121 2270701 kontu-sailean (“Mankomunitatearen kalitate sistema”) kreditua 2000 euro handituko da. Horretarako, 6 121 62500 kontu-sailetik (“bulegoko altzariak”) 1000 euro pasatuko zaizkio eta 8 751 24001 kontu-sailetik (“argitalpenak”) 1000 euro pasatuko zaizkio.

–6 121 22713 kontu-sailean (“Mankomunitateko buletina”) kreditua 3300 euro handituko da. Horretarako, 1 011 31002 kontu-sailetik (“interesak A.T.Ihabar-Satrustegi”) 1800 euro pasatuko zaizkio, 1 011 31008 kontu-sailetik (“interesak Ergoiena”) 500 euro pasatuko zaizkio eta 1 011 31005 kontu-sailetik (“interesak Euskadiko Kutxa”) 1000 euro pasatuko zaizkio.

–5 442 22608 kontu-sailean (“Geserlocal”) kreditua 2000 euro handituko da. Horretarako, 2 431 2300201 kontu-sailetik (“aparejadorearen kilometrajea”) 2000 euro pasatuko zaizkio.

Lakuntzan, 2015eko urtarrilaren 7an.–Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1500097