2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Okupatu aurreko aktak egiteko deialdia
Mairagako Mankomunitateko Batzar Orokorraren 2014ko abuztuaren 11ko erabakiaren bidez, jendaurrean eduki zen, hamabost egunez, “20-13,2 kV-eko lur azpiko linea elektrikoa paratzea eta bezeroaren barneko 180457080 transformazio zentroa berritzea (Mairagako Ur Mankomunitatea), ezarritako potentzia handitzeko (1*100-etik 1*400 kVA-ra eta erlazioa 20-13,2/B2 kV)” proiektua, bai eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iraganik, Mairagako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2014ko urriaren 22ko erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatu proiektua.
Nafarroako Gobernuak, 2014ko abenduaren 10eko erabakiaren bidez (2014ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 26an) aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi zuen, nahitaez desjabetzeko.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz, Mairagako Mankomunitateko buruak, 2014ko abenduaren 29an eman 86. ebazpenaren bidez, hurrengo erabakiak hartu zituen:
Lehenbizikoa.–Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2015eko urtarrilaren 27an Tafallako Herriko Etxera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egitera, eta hala bada, behin betiko okupaziokoak.
Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa ekar dezakete, beren kontura.
Bigarrena.–M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza andreak Administrazioaren peritu izendatzea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tafallako Udalaren eta Mairagako Mankomunitatearen iragarki oholetan argitara dadin agintzea.
Laugarrena.–Ebazpen hau ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.
Tafallan, 2014ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Francisco M.ª Irizar Jauregui.
Iragarkiaren kodea: L1417716