8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak,
edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2014ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen ordenantza, Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urrotz-Hirian, 2014ko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Fermín Julián García Gobeo.

Iragarkiaren kodea: L1417785