2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIALDEA MANKOMUNITATEA
Hiri hondakinen bilketari dagozkion karga-tasak,
2015eko ekitaldian indarra izanen dutenak
Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2014ko abenduaren 30ean egin bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:
1.–Karga-tasak, 2015. urtekoak.
Bilketaren tasak
| TARIFAREN DESKRIBAPENA | TARIFA |
Etxe eta etxebizitzak |
1.–Etxebizitzak | Hiriguneko etxe eta etxebizitzak | 78,00 |
2.–Etxebizitza sakabanatuak | Hirigunetik kanpoko etxe eta etxebizitzak | 39,00 |
Lan bulegoak |
3.–Lan bulegoak eta banketxeak | Gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak, erregistroak, bitxi-dendak, erloju-dendak, banketxeak, irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak, langile liberal, elektrizitate- eta iturgintza-instalatzaile, margolari eta gainerako langileendako lokalak | 114,00 |
Merkataritza |
4.–Janaririk saltzen ez duten saltokiak | | 154,00 |
5.–1. motako janari saltokiak | Barazkirik gabeko janari saltokiak eta dendak, kalez kaleko azokako postu finkoak, harategiak eta prestalekurik gabeko gozotegiak | 194,00 |
6.–2. motako janari saltokiak | Prestalekua duten gozotegiak, arraindegiak eta barazkiak dituzten janari dendak | 234,00 |
7.–3. motako janari saltokiak | Supermerkatuak eta autozerbitzuak (150 m² baino handiagoak) | 314,00 |
Ostatuak eta jatetxeak |
8.–Tabernak, elkarteak, dantzalekuak eta diskotekak | Tabernak, kafetegiak, dantzalekuak, diskotekak, kasinoak eta erretiratuen elkarteak (kanpoko bezeroak hartzen badira) | 274,00 |
8.1-Elkarteak | Gastronomi elkarteak, taberna duten kirol elkarteak | 164,00 |
9.–Jatetxeak | | 354,00 |
10.–Landetxeak | | 117,00 |
11.–Ostatuak eta aterpetxeak | | 314,00 |
12.–Hotelak, hostalak eta kanpinak | | 394,00 |
Zerbitzuak |
13.–Bulego publikoak eta elizak | Udaletxea, bulego eta erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, epaitegiak eta elizak | 114,00 |
14.–Haurtzaindegiak, akademiak eta jantokirik gabeko ikastetxeak | | 194,00 |
15.–Jantokia duten ikastetxeak | | 394,00 |
16.–Egoitzak eta zahar etxeak | | 794,00 |
17.–Guardia zibilaren kuartelak eta gasolindegiak | | 794,00 |
18.–Anbulatorioak, osasun-etxeak eta beilatokiak | | 148,00 |
Industria |
19.–1. motako industriak | Industriak eta lantegiak (<30 langile) | 194,00 |
20.–2. motako industriak | Industriak eta lantegiak (30-60 langile) | 394,00 |
21.–3. motako industriak | Industriak eta lantegiak (60-150 langile) | 794,00 |
22.–4. motako industriak | Industriak eta lantegiak (150-300 langile) | 1.194,00 |
23.–5. motako industriak | Industriak eta lantegiak (> 300) | 1.994,00 |
2.–Erabaki honek 2014. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
3.–Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak aurkezten ahal direla, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehen eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.
Leitzan, 2014ko abenduaren 30ean.–Mendialdea Mankomunitateko burua, Mikel Baraibar Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L1417811