2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2014ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko Udalaren 2015eko plantilla organikoaren espedientea, baita haren tramitazioa ere.
Erabaki hori bete beharrez, jendaurrean egonen da entitate honen Idazkaritzan, aitzinetik iragarkia agertuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, hamabortz egun baliodunean agertu ere, herritarrek edo interesa dutenek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.
Zizur Nagusian, 2014ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L1417795