2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Aldaketa, Udalak antolatutako ikastaroetan inskribatu edo matrikulatzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan Hasierako onespena
Valtierrako Udalak, 2014ko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalak antolatutako ikastaroetan inskribatu edo matrikulatzeko prezio publikoa arautzen duen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluko 3. idatz-zatiak hara igorrita, ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, deusetan ukatu gabe, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Valtierran, 2014ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Alfonso Mateo Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1417754