8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

14. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Alkatetzaren abenduaren 29ko 223/2014 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen 2014ko aurrekontuan 14/2014 aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Uharte Arakilen, 2014ko abenduaren 20ean.–Alkate udalburua, Javier Rodríguez Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1417793