8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Ordenantza fiskalak 2015. urterako. Behin betiko onespena

Sunbillako Udalak, 2014ko urriaren 3ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskalen aldaketa, eta espedientea jendaurrean eduki zuen hogeita hamar egunez, onespenaren erabakia udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Iragarkia 2014ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 29an, eta ezarritako epean inork ez du espedientearen aurka erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsi da aipatu ordenantza, eta argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Sunbillan, 2014ko abenduaren 9an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

2015. URTEKO TARIFAK

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA

1.–Agiriak luzatu eta tramitatzea.

1.1. Fotokopiak:

1.1.1. DIN A-4 tamaina, zuri-beltzean: 0,15 euro.

1.1.2. DIN A-4 tamaina, koloretan: 0,25 euro.

1.1.3. DIN A-3 tamaina, zuri-beltzean: 0,20 euro.

1.1.4. DIN A-3 tamaina, koloretan: 0,30 euro.

1.2. Ziurtagiriak eta baimen-orriak:

1.2.1. Ohikoak, unitatea: euro 1,00.

1.2.2. Udal Agiritegian kontsulta egin behar bada, unitatea: 4,00 euro.

1.2.3. Ordainagirien eta katastro orrien kopiak: 1,00 euro.

1.2.4. Konpultsak, unitatea: (Sunbillako Udalak berak eskatu badu egiaztatzea, ez da deus ordainduko): 0,70 euro.

1.2.5. Dohainik izanen dira Udalaren web orriaren bidez eskatzen diren ziurtagiriak.

1.3. Lurzati zedulak, unitatea: euro 1,00.

1.4. Faxa erabiltzea: 1,00 euro.

1.5. Arma txartelen tramitazioa, txartel bakoitzeko: 5,00 euro.

1.6. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko txartelen tramitazioa: 24,00 euro.

1.7. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altak, bajak edo aldaketak tramitatzea, jarduera bakoitzeko: 4,00 euro.

1.8. CD ROMak, Hirigintzako Udal Planaren edukiarekin edo beste dokumentu batzuekin: 10,00 euro.

1.9. Tramitatuak izan daitezen, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan edo beste hedabideetan argitaratzea legez eskatzen duten espedienteak Udalean sustatzen dituztenek, zenbateko osoa ordaindu beharko diote Udalari.

1.10. Obra-lizentzia eta lehen aldiz okupatzeko lizentzia lortzeko behar diren hirigintza txostenak (2.enetik hasita). Udal arkitektuaren txostenaren kostua.

ORDENANTZA, HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOAK ETA BERTZE TRAMITAZIO BATZUK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1.–Udal Planen, Plan Partzialen edo Antolamenduko Plan Berezien aldaketak tramitatzea.

1.1. 5.000 m²-raino2: 0,06 euro.

1.2. 5.000tik goiti eta 10.000 m²-raino2: 0,05 euro.

1.3. 10.000tik goiti eta 25.000 m²-raino2: 0,05 euro.

1.4. 25.000tik goiti eta 50.000 m²-raino2: 0,05 euro.

1.5. 50.000tik gorakoak: 0,04 euro.

2.–Lerrokaduren azterlanak, unitatearen mugaketak, erabilera aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea: 1. puntuaren %75.

3.–Birzatiketak tramitatzea: Eraikitzekoa den m² bakoitzeko 0,06.

4.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa. Proiektuaren zenbatekoaren %1,5.

5.–Aurri egoeraren espedientearen tramitazioa: 200,00 euro.

6.–Gutxieneko eskubideak.

6.1. Planeamenduak eta kudeatzeko bitartekoak tramitatzea: 150,00 euro.

6.2. Hirigintzako kontsultak tramitatzea: 50,00 euro.

6.3. Lur banantzeak tramitatzea: 50,00 euro.

6.4. Obra lizentzia tramitatzea: 50,00 euro.

7.–Hirigintzako tramitazioengatik, arestian aurreikusitakoaz besterako 50 euroko gutxieneko zenbatekoa ezarri da. 50,00 euro.

8.–Hirigintzaz kanpoko lizentziak tramitatzea.

8.1. Jarduera sailkaturako lizentziak, duten tamainagatik ingurumeneko ukipenen gaineko txostena behar badute: 100,00 euro.

8.2. Jarduerarako lizentziak, tamaina txikiagokoak: 75,00 euro.

8.3. Irekitzeko lizentzia, duten tamainagatik ingurumeneko ukipenen gaineko txostena behar badute: 100,00 euro.

8.4. Irekitzeko lizentziak, tamaina txikiagokoak: 75,00 euro.

8.5. Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak ordainduko dira.

8.6. Sailkapen aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, gutienez: 42,25 euro.

8.7. Negozioko titulartasun aldaketa, lagapen edo eskualdaketengatik berritik jartzen direnean ordaindu beharreko tarifa berak izanen dira, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barrenean egiten denean salbu, kasu horretan 23,53 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen truke.

9.–Jarduera lizentzien, irekitzeko lizentzien eta gainerako beste batzuen gaineko kontsultak.

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

1.1.1. Mahai eta aulkiak: 8,50 euro mahaiko, udan.

1.1.2. Postuak eta barrakak: 8,50 euro bakoitzeko, bestetan.

1.1.3. Obren edukiontziak: 42,50 euro.

1.1.4. Karrikan egurra pilatzeagatik: 42,50 euro.

1.1.5. Eremu publikoa okupatzea (aldamioak, hesiturak eta abar): 42,50 euro.

1.1.6. Eremu publikoan garabiak jartzea: 42,50 euro.

1.2. Hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak.

1.2.1. Balkoiak eta terrazak ixtea.

1.2.2. Beste aprobetxamendu batzuk, m²-ko.

1.2.3. Hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresak: Diru-sarrera gordinen %1,5.

ORDENANTZA, MENDIKO PISTA ETA BIDEEN
ERABILERA ARAUTZEN DUENA

1.1. Pistak erabiltzeagatik: 1,50 tona bakoitzeko.

ORDENANTZA, UDALAREN MAKINERIA ERABILTZEAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Bioxehamakina

1.1. Egun osorako alokatzea: 150 euro eguneko.

1.2. Ordukako alokairua, ordu kopuruaren arabera hainbanatuko da.

1.3. Fidantza, erabiltzeagatik: 200 euro.

Depositua betea duela itzuliko da.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN LOKALAK, IGERILEKUETAKO INSTALAZIOAK ETA PILOTALEKUA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1.1. Lokalak erabiltzea: 1,10 euro orduko.

1.2. Pilotalekua argiarekin erabiltzea: 3,50 euro orduko.

Igerilekuak erabiltzea

1.2.1. Denboraldia.

Helduak: 18 urte: 42,00 euro.

Gazteak (13 -17 urte): 29,50 euro.

Haurrak (6 - 12 urte): 23,00 euro.

1.2.2. Hilabetean:

Helduak: 18 urte: 29,00 euro.

Gazteak (13 -17 urte): 23,50 euro.

Haurrak (6 - 12 urte): 16,50 euro.

1.2.3. Egunero:

Helduak: 18 urte: 5,00 euro.

Gazteak (13 -17 urte): 4,00 euro.

Haurrak (6 - 12 urte): 3,50 euro.

ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN ETA SANEAMENDUAREN TARIFAK ARAUTZEN DITUENA

1.–Ur hornidura.

1.1. Etxebizitzetan erabiltzeko.

1.1.1. 0tik 10 m³-ra bitarte3: 3,61 euro.

1.1.2. 10etik 60 m³-ra bitarte3: 0,21 euro.

1.1.3. 60tik 80 m³-ra bitarte3: 0,36 euro.

1.1.4. 80 m³-tik goiti3: 0,75 euro.

2.–Saneamendua: ........... euro, kontsumitutako m³ bakoitzeko.

1.2. Gainerako erabilerak: industria, lantegi, saltoki, ostatu, jatetxe, landetxe, ile-apaindegi eta abarretan.

1.2.1. 0tik 110 m³-ra bitarte3: 0,36 euro.

1.2.2. 110 m-tik goiti3: 0,48 euro.

2.2. Saneamendua: ........... euro, kontsumitutako m³ bakoitzeko.

3.–Lotuneagatik, banaketa sarean hargunea izateko baimenarekin batean.

3.1. Hornidura sareko harguneak.

3.1.1. Hargunearen diametroa, 30 mm bitarte: 117,27 euro.

3.1.2. Hargunearen diametroa, 30 mm-tik goiti: 319,82 euro.

3.2. Saneamendu sareko hargunea.

3.2.1. Etxebizitza bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik: 33,05 euro.

3.2.2. Negozio lokal bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik: 33,05 euro.

Hargunean aldaketarik izanez gero, ordaindu beharreko tasa izanen da lotunearen behin betiko kuotaren eta lehenago ordaindutakoaren arteko aldea, betiere hura positiboa bada.

ORDENANTZA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK EGITEA ETA EREMU PUBLIKOAREN ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEA
ARAUTZEN DITUENA

1.–Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:

1.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 7,78 euro.

1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 6,28 euro.

1.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 3,92 euro.

2.–Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 11,70 euro.

2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 7,78 euro.

2.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 8,31 euro.

3.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea, metro lineal bakoitzagatik, luze-zabal handienean: 7,78 euro.

ORDENANTZA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA
SARTZEA ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEA ARAUTZEN DITUENA

1.–Ibilgailuen pasabidea.

1.1. Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 22,25 euro.

2.–Lekua erreserbatzea.

2.1. Gau eta eguneko erreserba. Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 25,05 euro.

2.2. Ordutegi mugatuko erreserba. Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 8,31 euro.

2.3. Behin-behineko erreserba.

Noizean behinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, aitzineko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren arabera zatikatuko da. Nolanahi ere, gutieneko eskubideak ordaindu beharko dira; hain zuzen ere, 7,55 euro. 7,78 euro.

Iragarkiaren kodea: L1416731