2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
7. aldaketa 2014ko aurrekontuan
Udal honek, 2014ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, guztira 140.000,00 euro egiten duen aldaketa onetsi zuen 2014ko ekitaldiko aurrekontuan.
Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta, nahi izanez gero, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Ablitasen, 2014ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1417747