2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Alkatetza bertze baten esku uztea
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpora dagoen bitartean, 2015eko urtarrilaren 1etik 12ra, haren ordezkoa behar da, eta horregatik Udalbatzako lehen alkateorde María Concepción Ruiz Lópezen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.
San Adrianen, 2014ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1417797