2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Aldaketa, Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan Hasierako onespena
Ledeako Udalak, 2014ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsiko da Ledeako Udalaren ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ledean, 2014ko abenduaren 30ean.–Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L1417777