8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

2015eko zerga-tasak

Ledeako Udalak, 2014ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2015erako zerga-tasa hauek finkatu ditu:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,4484.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3, eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren gainean, hau da, obra gauzatzeko prezioaren gainean.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,40, Udalaren gutxieneko kuoten gainean.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1.–Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sorrarazpenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean honako portzentaje hau aplikatuko da: urte batetik bortz urtera bitarteko aldia: %2,7; 10 urtera bitarteko aldia: %2,9; 15 urtera bitarteko aldia: %2,5; 20 urtera bitarteko aldia: %2,5.

2.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko, zerga-oinarriari karga-tasa bakarra aplikatuko zaio: %18.

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legerian ezarritakoa betez.

Ledean, 2014ko abenduaren 30ean.–Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1417775