2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.
Eskatzailea: S.C. Erasun Ariztegui, M.ª Trinidad eta Lecaroz Erasun, Igon. Jarduera: esnetako behien ustiategiaren handitzea. Tokia: 3. poligonoko 366, 367, 368, 370, 371 eta 372 partzelak.
Ituren, 2014ko abenduaren 23a.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L1417565