2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala.
Igantziko Udalak, 2014ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Igantziko Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala, Gema Sein Retegi andreak eta Iñigo Etxepare Errandonea jaunak sustatua, 1. poligonoko 403. lur zatiaren zati bat urbanoa izateko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. eta 74. artikuluei jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, betiere jendea hartzeko orduetan.
Igantzi, 2014ko abenduaren 24an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.
Iragarkiaren kodea: L1417654