8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Tasen eta prezio publikoen tarifen
hasierako onarpena 2015 ekitaldirako

2014ko abenduaren 23an Goizuetako Udalak egindako osoko bilkuran, ondoko akordioa onartu zuen:

1. Hurrengo tasaren tarifaren aldaketari 2015 ekitaldirako hasierako onarpena ematea:

–Udal hilerriaren erabilera: Goizuetan erroldatuen/jaio direnen lurrean ehortzeari dagokion tarifa 160 eurokoa izango da.

2. Gainontzeko tasak eta prezio publikoak 2014. urtean bezala mantenduko dira.

–Ura:

  • Urteko tasa: tarifa indibiduala 50euro.
  • Urteko tasa: tarifa industriala eta merkatala 100euro.
  • Saneamendu kanona: Nilsak 2015rako jartzen duen tarifa.

–Agiriak eman eta tramitatzeko tasak:

  • Fotokopiak DIN A4: 0,10 euro.
  • Fotokopiak DIN A3: 0,20 euro.
  • Fotokopiak Koloretan DIN A4: 0,50 euro.
  • Fotokopiak Koloretan DIN A3: euro 1.
  • Planoen fotokopiak (katastroa, Arau Subsidiarioak eta bestelakoak): euro 1.
  • Zedula partzelarioak: 2 euro.
  • Fax- jasotzea (orri bakoitzeko): 0,10 euro.
  • Fax- bidaltzea (Nafarroa barnean, orri bakoitzeko): Orri bat 1,50 euro, bi orri 3 euro, eta hirugarren orritik aurrera euro 1 orri bakoitzeko.
  • Fax- bidaltzea (Nafarroatik kanpora, orri bakoitzeko): Orri bat 2 euro, bi orri 4 euro, eta hirugarren orritik aurrera 1,50 euro orri bakoitzeko.
  • Ziurtagiriak: 2 euro.
  • Artxiboa kontsultatzea behar duten ziurtagiriak: 8 euro.
  • Konpultsatzeak: 0.80 euro.
  • Errezibo bikoizketak: 1,50 euro.
  • Ezgaituen aparkatzeko txartelak ematea eta berritzea: 15 euro.
  • Arma txartelak: 4 euro.
  • Ezkontza Zibilak: Ezkonkideetako bat Goizuetan erroldatua dagoenean: 70 euro.
  • Ezkontza Zibilak: Bi ezkonkideak Goizuetan erroldatuak ez daudenean: 120 euro.
  • Jarduera sailkatu baimena: 30 euro.
  • Irekiera baimena: 30 euro.
  • Jarduera sailkatu eta irekiera baimenen eskualdatzea: 60 euro.

–Udal Hilerriaren erabilera:

  • Lurrean ehorztea:
  • Goizuetan erroldatuak eta jaioak: 160 euro.
  • Besteak: 400 euro.
  • Errautsak:
  • Goizuetan erroldatuak eta jaioak: 25 euro.
  • Besteak: 200 euro.

–Belar tasa eta zakurrak: 2014. urteko kuotak aplikatuko dira.

–Udal retroexkabadoraren erabilera: 2014 urteko berdina aplikatuko da, 122euro/eguneko gehi gasoila.

–Herri-lurren aprobetxamendua: 2014 urteko kuotak aplikatuko dira.

–Udal gimnasioaren erabilera: Pertsona bakoitzeko 25 euro urteko.

3. Tarifa hauek jendaurrean paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

4. Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada arestian aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5. Erabaki honek 2015. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Goizuetan, 2014ko abenduaren 24an.–Alkatea, Pablo Miranda Taberna.

Iragarkiaren kodea: L1417626