8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2015 urterako Udal zergen karga-tasak

Goizuetako Udalak, 2014ko abenduaren 23an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1. 2015. urteko udal zergen karga tasak onartzea:

–Hirilurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren gaineko %0,50 izanen da.

–Landalurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren gaineko %0,80 izanen da.

–Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga: exekuzio materialaren %4,5 a izango da.

–Hiri-lurraren balio igoeraren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legean ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

–Jarduera ekonomikoen zerga: Foru Legeak onesten duena izango da.

–Zirkulazio zerga: Foru legeak onesten duena izango da.

2. Erabaki honek 2015. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3. Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Goizuetan, 2014ko abenduaren 24an.–Alkatea, Pablo Miranda Taberna.

Iragarkiaren kodea: L1417619