8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

2015eko ekitaldirako karga-tasak. Onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, Udalbatzak, osoko bilkuran, hau erabaki du aho batez, hortaz legeak eskatzen duen gehiengoa izanik:

–2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:

1.–Hirilurreko ondasunen gaineko karga-tasa %0,38 izanen da.

2.–Landalurreko ondasunen gaineko karga-tasa %0,80 izanen da.

3.–%1,40ko karga-tasa aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotari.

4.–%5eko karga-tasa aplikatzea lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergari.

5.–%14ko karga-tasa ezartzea hirilurren balio igoeraren gaineko zergari.

6.–Ludotekaren zerbitzurako, arau eta prezio publiko hauek onestea, 2015eko ekitaldirako eta 2014-1015 ikasturterako:

6.1. Kuotak:

Ludoteka A (lehen seme-alaba): hiruhilekoan: 30,00 euro.

Ludoteka B (bigarren seme edo alaba): hiruhilekoan: 15,00 euro.

Ludoteka C (hirugarren seme edo alaba): hiruhilekoan: 5,00 euro.

Ludoteka A (kanpotarra): hiruhilekoan: 45,00 euro.

Ludoteka B (kanpotarra): hiruhilekoan: 22,50 euro.

Ludoteka C (kanpotarra): hiruhilekoan: 7,50 euro.

Matrikula: 20,00 euro.

6.2. Ludoteka:

astelehenetan, astearteetan eta ortzegunetan, arratsaldez, ikasturtean zehar, adinaren arabera.

Astelehenetan: euskarara hurbiltzea (A eta G ereduak).

Astearteetan: adin guztiak, D eredua.

Ortzegunetan: adin guztiak, eredu guztiak.

6.3. Matrikula: behin baizik ez, jarduera hastean.

6.4. Altak eta bajak: behin betiko bajak baizik ez dira onartuko, ez aldi baterakoak. Hiruhileko osoa kobratuko da beti.

6.5. Onarpenerako irizpideak:

–Eredu guztietako (D, A, G, HTI, eta abar) haurrak Haur Hezkuntzako lehenengo mailan (irailean) hasten ahal dira.

–Kasu bereziak banan-banan aztertuko dira.

6.6. Ordainketa: kuoten zenbatekoa hiruhileko natural bakoitzean kargatuko da, erabiltzaileak nahitaez aditzera emanen duen kontuan.

7.–Telebanaketa sareari lotzeko tasak onestea, 2015eko ekitaldirako:

Etxebizitzen jabeak: 175,00 euro.

Antena kolektiboa duten etxebizitzetako jabeak: 70,00 euro etxebizitza bakoitzeko.

Telebanaketa zerbitzua erabiltzeagatik: 21,00 euroko kuota urtean, sareari lotutako telebista duen etxebizitza bakoitzeko.

8.–Hilerria erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko tasak onestea, 2015eko ekitaldirako:

Erroldatuak: produktuaren kostua.

Erroldatu gabeak: zerbitzuaren kostua gehi 100 euro.

Etxaurin, 2014ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Santiago Huarte Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1417766