2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
2015era luzatutako aurrekontuko 1. aldaketa eta 2015eko exekuzio oinarriak. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2015eko urtarrilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2015era luzatutako aurrekontuko 1. aldaketa, goranzko doikuntza egiteko, bai eta aipatu aurrekontua betearazteko oinarriak ere.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Lizarran, 2015eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Mª Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L1500248