2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARILLAS
Egiturazko aldaketa puntuala Udal Plan Orokorrean,
UNC-6 unitateari dagokionez. Hasierako onespena
Barillasko Udalak, 2014ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Plan Orokorrean egiturazko aldaketa puntuala egiteko proiektua. Barillasko hiri lurzoru finkatu gabearen UNC-6 unitateari dagokio eta Bodegas Viña Magaña, S.A.k aurkeztu du 2014-12-20an.
Udalak hartutako erabakiari jarraikiz, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak –Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak aldatu baitzuen– horren gainean xedatu duena aplikaturik, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horren barrenean espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Barillasen, 2014ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L1417744