8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkatetzaren ordezkotza

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2014ko abenduaren 29an, ondotik osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:

1360/2014 Ebazpena, abenduaren 29koa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana, Alkatetza honen eginkizunak María Lecumberri Bonilla lehen alkateordearen esku uzten dituena 2014ko abenduaren 31tik 2015eko urtarrilaren 4ra, biak barne.

José Antonio Mendive Rodríguez Barañaingo Udaleko alkate udalburua naizen honek

Kontuan hartuz, arrazoi pertsonalak direla medio, herritik kanpo izanen naizela 2014ko abenduaren 31tik 2015eko urtarrilaren 4ra, biak barne.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Kontuan harturik Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren ekainaren 27ko 723/2011 ebazpenean eta azaroaren 2ko 1192/2011 ebazpenean, Barañaingo Udaleko alkateordeak izendatzen dituen hartan, ezarritako determinazioak.

Kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan ezarritako aginduak.

Aurrekoak hala izanik eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikagarria aipatu legearen 47.2 artikuluaren bidez) Alkatetza honi ematen dizkioten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–María Lecumberri Bonilla lehen alkateordearen eskuetan uztea Alkatetzaren egitekoak 2014ko abenduaren 31tik 2015eko urtarrilaren 4ra, biak barne, egun horietan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

Bigarrena.–Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezkotzak aipatu egunetarako baino ez du indarrik izanen; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.

Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.

Borzgarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari beraren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barañainen, 2014ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1417742