8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZKOZ

Kontzejuaren izen aldaketa, Artázcoz gabe Artazkoz izan dadin

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22 artikuluan xedatuari jarraikiz, Kontzejuaren izen aldaketa, Artázcoz gabe Artazkoz izan dadin, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Artazkozen, 2014ko abenduaren 29an.–Kontzejuko burua, Rosa Urdangarain Areta.

Iragarkiaren kodea: L1417757