2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAS
Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan eta hurrengoetan ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluen gainean xedatuari jarraikiz, iragarri da Arasko bake epaile titularraren kargua hutsik dagoela.
Interesa dutenek eskabidea aurkezten ahal dute, Udal Idazkaritzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Arasen, 2014ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L1417792