79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 93/2014 jabari espedientea

Edurne Miranda Ortiz de Latierro andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken segidako traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegi honetan bideratu den 93/2014 jabari espedientearen barnean,

–Corellako 1. poligonoko 1.078. lurzatia.

–Corellako 4. poligonoko 612. lurzatia.

Honako hau erabaki da:

1.078. lurzatiari dagokionez, José Villar Ayala Chuecaren, Bernardino Pérez Hernándezen eta Julio Segura Catalánen kausadunak direla-eta, eta 612. lurzatiari dagokionez, Florencio Catalán Libradaren, María Josefa Librada Aguilarren eta Julio Segura Catalánen kausadunak direla-eta, zitazioa egiten zaie horiei guztiei eta deskribatu diren finken eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, honako hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatu ahal izateko.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2015eko martxoaren 25ean.–Idazkari judiziala, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1504708