79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

828/2015 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen da Javier Hernández Armendáriz jaunak eskatuta jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea (44/2015 prozedura laburtua), eta interesdunak epatzen dira.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Javier Hernández Armendáriz jaunak eskatuta, prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zen –zeinari 44/2015 zenbakia esleitu baitzitzaion–. Hain zuzen ere, proba praktiko baten behin betiko emaitzen kontra jarri zuen, epaimahaiak argitaratu baitzituen, honako deialdi honetan: Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 2270/2013 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia, Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 7 lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez.

Epaitegiak espediente administratiboa igor dakiola eta interesdunak epatu daitezela eskatu du, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren eta uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 44/2015 prozedura laburtuko espediente administratiboa. Hain zuzen ere, proba praktiko baten behin betiko emaitzen kontrakoa da, epaimahaiak argitaratu baitzituen, honako deialdi honetan: Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 2270/2013 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia, Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 7 lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Javier Hernández Armendáriz jaunari, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko apirilaren 13an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1505953