79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 467/2014 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

320/2014 epaia.

Iruñean, 2014ko irailaren 29an.

Nik, Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, bidegabeko jabetzea dela-eta María Fernanda Prado Reyes salatuaren aurka bideratu den auzia aztertu dut ahozko eta jendaurreko 467/2014 falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza: María Fernanda Prado Reyes kondenatzen dut, bidegabeko jabetzearen ondoriozko falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, hilabete bateko isuna ordaintzera, eguneko 8 euroko kuotarekin (guztira 240 euro). Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozedurako kostuak ere ordaindu behar ditu.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta María Fernanda Prado Reyesi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko martxoaren 23an.–Idazkari judiziala, M.ª Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1504755