79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua
Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 18/2014 prozedura

Iruñean, 2015eko martxoaren 26an.

Inmaculada Jurio Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 18/2014 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Francisco Javier Urtasun Jul jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik zortzi egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Francisco Javier Urtasun Jul jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko martxoaren 26an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1504768