79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Enkanterako deialdiaren ediktua. 108/2014 hipoteka-betearazpena

Iosune Ardanaz Domench andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Soldatak Bermatzeko Funtsak eskaturik Sangüesina Textil SAren aurka bideratu den 108/2014 hipoteka-betearazpenean, honako ondasun hauek enkante bidez besterentzea erabaki da (Zangozako barrutian daude):

1.–Los Burales: alorra, lehorrekoa eta zatiezina, hemezortzi erregukoa edo hektarea bat, hirurogeita bat area eta hirurogeita hamabi zentiareakoa, tituluaren arabera, eta katastroaren arabera, hamazazpi erregu eta bederatzi almutekoa, edo hektarea bat, berrogeita hemezortzi area eta berrogeita hamar zentiareakoa.

Agoizko 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1681. liburukia, 53. liburua, 3. orria, 3116. finka.

Tasazio balioa, enkantearen ondorioetarako: 64.848,60 euro.

2.–Los Burales: alorra, lehorrekoa eta zatiezina, bi erregu eta erdikoa edo hogeita bi area eta hogeita bat zentiarea eta erdikoa, tituluaren arabera, eta katastroaren arabera, almute bat gehiago, edo hogeita hiru area eta bi zentiarea.

Agoizko 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1464. liburukia, 41. liburua, 141. orria, 823. finka.

Tasazio balioa, enkantearen ondorioetarako: 9.246,57 euro.

3.–Pastoriza edo Los Burales: alorra, lehorrekoa eta zatiezina, zortzi erregu eta erdikoa edo hirurogeita hamasei area eta hogeita hamazazpi zentiareakoa, tituluaren arabera, eta katastroaren arabera, zortzi erregu eta bost almutekoa, edo hirurogeita hamalau area eta hirurogeita zortzi zentiareakoa.

Agoizko 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1418. liburukia, 38. liburua, 196. orria, 2007. finka.

Tasazio balioa, enkantearen ondorioetarako: 30.651,61 euro.

4.–Los Burales de Pastoriza: alorra, lehorrekoa eta zatiezina, bederatzi erregu eta lau almutekoa edo laurogeita hiru area eta hamar zentiareakoa, edo hirurogeita hamalau area eta hirurogeita zortzi zentiareakoa, tituluaren arabera, eta katastroaren arabera, zortzi erregu eta bost almutekoa, edo hirurogeita hamalau area eta hirurogeita zortzi zentiareakoa.

Agoizko 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1747. liburukia, 56. liburua, 144. orria, 3699. finka.

Tasazio balioa, enkantearen ondorioetarako: 30.651,61 euro.

5.–“Los burales de Pastoriza” izeneko tokian kokatutako orubea, Zangozako barrutian, forma errektangularrekoa, aerodromoko pista moduan erabiltzen dena, ehun eta bost mila zortziehun eta zazpi metro karratukoa.

Agoizko 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2337. liburukia, 98. liburua, 208. orria, 7721. finka.

Tasazio balioa, enkantearen ondorioetarako: 432.933,64 euro.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2015eko maiatzaren 29an, 10:30ean, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian.

–Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke.

–PZLaren 668. artikuluarekin bat, agertzen da enkantea Justizia Ministerioaren menpeko enkante judizial eta elektronikoen atarian iragarri dela, eta interesdunek datuen kontsulta zehatzagoa egin dezaketela espedientean, epaitegiko idazkaritzan eskura baitute.

–Higiezinaren edukitza egoera: ez da ezer ageri.

Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Agoitzen, 2015eko martxoaren 24an.–Idazkari judiziala, Iosune Ardanaz Domench.

Iragarkiaren kodea: J1504691