79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Alkatetza bertze baten esku uztea

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko alkate Alfonso Etxeberria Goñik apirilaren 9ko 492/2015 Ebazpena eman duela, bere eginkizun guztiak uzteko lehen alkateorde Helena Arruabarrena Politeren eskutan, apirilaren 10etik 12ra, biak barne, kanpoan izanen baita.

Argitara ematen da Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47-2 artikulua bete beharrez, aipatu ebazpenak bere dataren biharamunetik aitzina indarra izanen badu ere.

Sarrigurenen, 2015eko apirilaren 9an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1505401