79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Udal ordenantza, autokarabanen eta bizitegi-ibilgailuen zerbitzugunea arautzen duena. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2015eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Autokarabanen eta bizitegi-ibilgailuen zerbitzugunea arautzen duen udal ordenantza. Gune hori Itxesin ezarri da, Uharte Arakilen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharte Arakilen, 2015eko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Javier Rodríguez Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1505381