79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

33/2015 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Sustapeneko kontseilariak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da honako proiektu hau jendaurrean egoteko epea, eta behin betiko onesten da: “Iruñeko Ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera”.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak abuztuaren 20an emandako 86/2009 Foru Aginduaren bidez, “Iruñeko Ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera” izeneko eraikuntza-proiektua behin-behinekoz onetsi, eta jendaurrean paratu zen. Foru agindu hori 2009ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 7an.

Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzaileak (2010-2018), Nafarroako Parlamentuko Herri Lanen Batzordearen 2010eko urriaren 26ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onetsiak, “Bikoizketa: Olloki-Ezkabako tunelak” jasotzen du 199. jarduketa gisa.

Jendaurreko aldian zenbait alegazio jaso ziren, gehienak ingurumen arlokoak.

Alegazioak aztertu eta kontuan harturik, aldatu egin da proiektua.

Sustapeneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 30/2012 Foru Aginduaren bidez indarrik gabe utzi zen abuztuaren 20ko 86/2009 Foru Aginduaren bidez hasitako jendaurreko aldiaren tramitea, eta behin-behinekoz onetsi zen “Iruñeko Ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera” izeneko trazadura proiektua, eta jendaurrean jarri zen, berriz ere, ukitutako ondasun eta eskubideen eta ingurumenaren gaineko eraginaren ondorioetarako. Foru agindu hori 2012ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 24an.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 13E/2015 Ebazpenaren bidez Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen proiektu honetarako: “Iruñeko Ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera”.

Jendaurreko aldi berrian 5 alegazio idazki aurkeztu dira. Hona hemen laburturik eta emandako erantzunak.

1. alegazioa.–Pedro María Lezáun Esparza jaunak aurkeztua (Ezkabarteko Udaleko alkatea).

Lehenbizikoa: 1.1.–Trazadura aldatu da Arreko etxebizitzen aldean; galtzada mendi aldera zabalduko da, ez etxebizitzen aldera. Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legea betetzea, eraikinekiko distantziei dagokienez.

1.1.1.–Honako hau alegatzen du: Iruñeko ingurabidearen bikoizketa egiteko proiektuaren aldaketa gisa aurkeztu da trazadura proiektua. Jatorrizko proiektu hori behin-behinekoz onetsi zen abuztuaren 20ko 86/2006 Foru Aginduaren bidez, eta jendaurrean jarri zen, eta Ezkabarteko Udalak 11 alegazio aurkeztu zituen, oraindik erantzunik jaso ez dutenak.

Erantzuna:

Sustapeneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 30/2012 Foru Aginduaren bidez indarrik gabe utzi zen abuztuaren 20ko 86/2009 Foru Aginduaren bidez hasitako jendaurreko aldiaren tramitea, behin-behinekoz onetsi zen “Iruñeko Ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera” izeneko trazadura proiektua, eta jendaurrean jarri zen, berriz ere, ukitutako ondasun eta eskubideen eta ingurumenaren gaineko eraginaren ondorioetarako. Horrenbestez, ez da beharrezkoa lehendik jasotako alegazioei erantzutea, eta orain egindakoei erantzunen zaie.

1.1.2.–Adierazten du trazadura proiektu berbera aurkeztu dela, baina erantsi zaizkiola zaratari buruzko azterlan bat eta beste bat ingurumeneko eraginari buruzkoa, neurri zuzentzaileekin, bai zaratarako bai ingurumenerako, indarreko araudia teorikoki eta zorrozki betetzeko. Hala ere, alegatzen du zenbait alegazio jaso zirela eta horiek azterturik eta kontuan harturik proiektua aldatu dela eta jendaurreko beste aldi bat ezarri.

Erantzuna:

2009ko jendaurreko aldian zenbait alegazio jaso ziren, gehienak ingurumen arlokoak. Horregatik, alegazioak azterturik eta kontuan harturik, proiektua aldatu egin da, ingurumenaren aldetik eskatutakoa betetzeko, eta, ahal den neurrian, trazadura ukitu gabe. Nolanahi ere, ingurumenekoak ez diren aldaketa txikiak ere izan dira.

1.1.3.–Alegatzen du ezen oraingo trazadura lehenbiziko bikoizketakoa bezalakoa dela, hots, 2005eko proiektukoa bezalakoa, baina kontuan hartzekoa da orduan saihesbide bat egitea aurreikusten zela iparralderago; halaxe jasotzen zen Eskualdeko Hirigintza Arauetan eta Errepideen Departamentuan, eta, bestalde, kamioien trafikoa handitu egin da errepide horretan, proiektua idatzi zenean aurreikusi ez bezala.

Erantzuna:

Lehen esan bezala, trazadura ez da aldatu, eta proiektuaren xedea beti izan da ingurabidea bikoiztea, eta ez haren saihesbide berri bat egitea. Bestalde, Nafarroako Errepideen Plan Zuzentzaile bakar batek ere ez du jaso, jarduketen artean, oraingo saihesbidea baino iparralderago dagoen saihesbide bat egitea. Azkenik, eta departamentu honen datuetan ageri den bezala, PA-30 errepideko trafikoa gutxitu egin da urte hauetan, egoera ekonomikoaren ondorioz. 2006. urtean PA-30 errepidean (Uharte-Arre tartea) erregistratutako gehieneko trafikoaren batez besteko intentsitaterako egin zen zaratari buruzko azterlana, eta hau izan zen: 15.166 ibilgailu eguneko. 2014. urtean, 13.180 ibilgailu izan ziren eguneko.

1.1.4.–Alegatzen du bi inguruabar horiek berekin dakartela proiektatutako errepidea ingurabide bakar bihurtzea urte luzez, eta horregatik beharrezkoa dela bestelako irizpideekin eraikitzea, handinahiago, Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legea betez, eraikinetarako distantziei dagokienez, eta baliagarria izanen dena Arreko herritarren bizi-kalitaterako beharrak betetzeko.

Erantzuna:

Proiektatutako errepideak aski ahalmen du egungo trafikoa hartzeko, baita urte askoan handituko dena ere. Hori kontuan hartu da proiektua idaztean. Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legea betetzeari dagokionez, esan daiteke lege hori errepideen defentsarako dela, eta, haren 36.3 artikuluak ezartzen duenarekin bat, errepideetan eskuduna den departamentuak aukera du, salbuespenez eta arrazoiturik, artikulu horretan adierazitako distantziak txikitzeko, betiere bermaturik baldin badaude errepidearen bazterren antolamendua, sarbideen kontrol egokia eta bideko segurtasuna, baldin errepide baten ezaugarriek ezinezko bihurtzen badute aipatutako distantziak errespetatzea, edo arrazoi tekniko edo sozioekonomikoek hala aholkatzen badute. Nolanahi ere, proiektuak behar diren neurriak jaso ditu eraikinei kalterik ez egiteko, bai eta ingurumeneko eskaerei erantzuteko ere.

1.1.5.–Alegatzen du errepidea Arreko etxebizitza-gunean gaur egun dagoen errepidean oinarrituta egiten dela, eta sestrak ere kontserbatzen direla, eta zabalkuntzak behar duen espazioa irabazten dela etxeetarantz. Beraz, espazioa mendi aldera irabazi beharrean, tokia kentzen zaie etxeei, nahiz eta lehendik ere toki gutxi zuten. Dirudienez, proiektua honela garatzea ustezko zailtasun teknikoen ondorio da, eta lur-mugimendu handiak eragin handia izanen zuelako proiektua egiteko aurrekontuetan.

Erantzuna:

Arreko etxebizitza-gunean garatutako proiektua egokiagoa da ikuspuntu tekniko, funtzional eta ekonomikotik, eta baita ingurumenekotik ere.

1.1.6.–Alegatzen du nekez onar daitekeela arrazoi teknikoengatik ezin dela ingurabidearen bikoizketa mendi aldera eraman aipatzen den puntu jakin horretan, hurbil baitago etxebizitza-gune garrantzitsu bat. Gaur egun, obra publikoetarako, teknika eta makina ugari daude bide ematen dutenak beste neurri askotarako, beste trazadura bat egiteko eta proiektua beste modu batean garatzeko. Badago modua sestrak aldatzeko, eta hala egin behar da, sestrak beheratu, eta trazadura mendi aldera eraman.

Erantzuna:

Bikoizketa proiektua gaur eguneko errepidea ahalik gehiena aprobetxatzen saiatzen da, errepidearen ezaugarriei eutsiz, eta, beraz, horrek asko baldintzatzen du nolako ezaugarriak izanen dituen proiektuaren errepide berriak. Azterketa geologiko geoteknikoek mendia ez ukitzea gomendatzen dute, mazela oso ezegonkorra delako. Harri-lubetazko murru handi bat du, eta, berriki, hartan lan egin behar izan da mendiari ongi eusten diola bermatzeko.

1.1.7.–Alegatzen du ezen baldin eta Errepideei buruzko araudi indarduna ez betetzea (distantziei eta Arreko herritarren bizi-kalitatea hondatzeari dagokienez) arrazoi ekonomikoen ondorio bada, Ezkabarteko Udalak nekez sinets eta onar dezakeela erabaki hori, zeren auzi den bideak eragin handia baitu Arreko etxebizitza-gunean, eta larriki eta modu negatiboan eragiten du, inolako zalantzarik gabe, alderdi horretako herritarren bizi-kalitatean.

Erantzuna:

1.1.4. puntuan adierazi bezalaxe, bete egiten da Errepideei buruzko Araudi indarduna (36. artikuluko 3. puntua), eta gaur egunekoa baino hobea izanen da egoera zeren, trafikoa berbera izanik, etxebizitzak zarataren kontra babestuko duten elementuak paratuko baitira.

1.1.8.–Alegatzen du ezen, errepidea mendi aldera mugitzeak are kostu handiagoa sortuko balu ere, dirua aurreztea ez dela aski arrazoi horrela Arreko bizilagunen bizimodu lasaia nabarmen hondatzen bada.

Erantzuna:

Errepidea mendi aldera mugituko balitz, kostua ekonomikoa ez ezik ingurumen arlokoa eta geoteknikoa ere ere izanen litzateke. Bestetik, tarte guztian, lur-bizkarrak eta pantaila akustikoak ezarriko dira zaratatik babesteko. Gaur egun ez dago halakorik, eta, beraz, Arreko etxebizitzetako bizi-kalitateak ez du txarrera eginen.

1.1.9.–Alegatzen du ezen, bere ustez, alegazio hauen xede den proiektuan jasotako bikoizketa-proposamenak berekin dakarrela, gainera, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eraikuntzetarako ezarritako gutxieneko distantziak ez errespetatzea, eta, Ezkabarteko Udalaren ustez, auzi den errepide mota hori aipatu legeak 6.4 artikuluan “bikoiztutako bide” gisara definitzen duena da, eta, ondorioz, 36. artikuluan ezartzen dituen distantziak aplikatzekoak dira, hots, eraikitzeko lerroak 50 metrokoa izan behar du, horixe ezartzen baita autobide, autobia eta bikoiztutako errepideetarako.

Erantzuna:

1.1.4 puntuaren erantzunean adierazi bezala, bete egiten da errepideei buruzko araudi indarduna (36..artikuluko 3. puntua).

1.1.10.–Alegatzen du ezen zenbait urte daramatzala erroturik Arrek ingurabidetik hurbilen duen etxebizitza multzoak, eta horrek bizi-kalitatea ematen diola etxebizitza-guneari, gure hirigintza-arauak aplikatuz edozein auzoberrik duenaren antzekoa. Berdegune hori nahitaezko lagapenaren ondorio da, hirigintzari buruzko legeriak eskatutako estandarretan aipatutakoa. Ingurabidea bikoiztuz eta gune hori ukituz, murriztu egiten da nahitaezko lagapena. Horrela, errepidetik eraikuntza-lerrora bitarteko distantziak ez betetzeaz gainera (lehenago aipatu bezala), berdeguneetarako hirigintza-estandarrak ere murriztuak gelditzen dira.

Erantzuna:

Errepidea egiteko behar den desjabetzearen ondorioz, murriztu eginen da berdegune hori; hala ere, ezpondak eta lur-bizkarrak landarez hornituko dira berriz, lehenago zona horrexetan zeuden landareekin. Beraz, afekzioa txiki-txikia izanen da.

1.1.11.–Alegatzen du ezen, horretaz gainera, errepideari eusteko harri-lubetek begi-inpaktu negatiboa dutela, kalearen sekzioa murrizten duela puntu horretan, arrisku handiagoa sortzen dutela trafikorako, eta ingurumeneko eragin larria dakartela. Hori dena ez da beharrezkoa, eta zuzendu daiteke, zeren kontu teknikoak konpontzen ahal dira, eta arrazoi ekonomikoengatik ez da inola ere justifikatzen egin gogo dena.

Erantzuna:

Harri-lubetak behar dira, haiei esker murriztu egiten baita ezpondak direla-eta desjabetu behar den lur-azalera (etxeren batean eragina izan bailezakete). Kalearen sekzioa ez da murriztuko, eta harri-lubeten eragina txikiagoa da hormigoizko murru batena baino.

1.1.12.–Alegatzen du ezen, zona honetako trazadura eta sestrak aldatzerik ez balego, hobe litzatekeela bertan oraingoz deus ere ez egitea, eta arestian aipatutako irizpideak eta segurtasun irizpideak kontuan hartzen dituen proiektu berri bat egin arte itxoitea.

Erantzuna:

Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzailean jasoa dago (2010-2018) jarduketa hau, 199. jarduketa gisa (Nafarroako Parlamentuko Herri Lanen eta Azpiegituren Batzordeak 2010eko urriaren 26ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onetsia), eta aurrekontuak hartarako bidea ematen duenean eginen da. Egin ahal izateko irizpideak betetzen ditu garatutako proiektuak, eta, Olaztik Ollokira bitarteko tartearekin batera, PA-30ean bikoiztu gabe dauden bakarrak dira.

Bigarrena: 1.2.–AR3 unitatearen eta Burringo aldearen eta Iruñeko Ingurabidearen arteko lotura.

1.2.1.–Alegatzen du proiektuan ez dagoela jasorik Udal Planean gero batera aurreikusitako lotura, hots, Arreko AR-3 unitatearen eta Ingurabidearen arteko lotura. Aintzat hartu behar da lotura hori. Horregatik, AR-3 unitatearen kopia erantsi da. Unitate horretan 1.000 etxebizitza eginen dira noizbait, eta ingurabiderako sarrera eta irteera daude aurreikusirik, gora eginen baitu bertan biziko diren pertsonen kopuruak.

Erantzuna:

Arreko 3. Areako Plan Partzialerako sarrerei dagokienez, departamentu honek bi txosten egin zituen (2005/352026 eta 2006/248687 espedienteak), eta, haietan, besteak beste, honako neurriak aipatzen ziren errepideen azpiegiturei dagokienez:

–Erabakiak:

a) Sustatzaileak zirkulazioari buruzko azterketa bat aurkeztu behar du, eta, bertan, garapen berriek sortutako demanda berria zenbatuko da.

b) Hala ere, eta zirkulazioari buruzko azterlanaren emaitzak zein-nahi direla ere, eta jarduketaren tamaina eta garrantzia kontuan hartuz, zerbitzu honek uste du beharrezkoa dela 3. Areako A-1 azpiareako sarbidea maila berean proiektatzea, trazaduraren araudi indardunaren gomendioei eta loturen proiekturako gomendioei jarraikiz, batik bat loturaren eta Arrera sartzeko biribilgunearen arteko distantziari dagokionez.

c) Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 100. artikuluaren arabera, sustatzaileak ordaindu eta, hala behar denean, exekutatu beharko ditu jarduketaz kanpoko sistema orokorrekiko loturako azpiegiturak eta, hala denean, sistema horiek handitu edo indartzeko behar diren obrak, jarduketaren tamaina edo dentsitatea dela medio edo ondorioz ekarriko dituen intentsitateengatik egin beharko direnak.

Beraz, sarbide hori sustatzaileak egin behar du, betiere arestian aipatutako espedienteetan ezarritako guztia betez.

1.2.2.–Alegatzen du eskaera egin zela Mankomunitatearen ur-biltegirako sarbide sekundario esklusibo bat egin ez eta Burringo zonako lotura beste modu batean proiektatzeko, eta sarbide hori nagusi bihurtzeko, ziriekin, abiadura bizitzeko eta mantsotzeko errei aski luzeekin. Ematen du aditzera abiadura mantsotzeko errei bat proiektatu dela, 30 metrokoa memoriaren arabera, baina ez sartzekoa (abiatura bizitzekoa), nahiz eta memorian jartzen duen 60 metro dituela. Planoan stop bat du malda-gainalde batean, eta, beraz, ikus-eremu eskasa du. Segurtasuna dela-eta, abiadura bizitzeko errei bat egin behar da errepidera sartzeko.

Erantzuna:

Onetsi da alegatutakoa. Abiadura bizitzeko errei bat proiektatu da Burringo bidetik errepiderako sarreran, 45 metrokoa, gehi 20 metroko trantsizio-ziri bat, errepidera sartze hori hobeki eta seguruago egin dadin, eta gaur egun diren azpiegiturei eragin gabe.

1.2.3.–Alegatzen du ezen Miravalles mendiaren aldean pertsona eta animalientzako tunel faltsu bat sartu beharko litzatekeela, errepidea bi aldeen arteko muga gaindiezina baita, Arga ibaiaren eta Ultzama ibaiaren gaineko zubien artean. Tunelak, gainera, begi-inpaktu izugarri hori lausotuko luke.

Erantzuna:

Proiektuak ingurabidearen azpitiko pasabidea handitzeko eta moldatzeko asmoa jasotzen du, Done Jakue bidea, pertsonak eta animaliak igarotzeko.

Hirugarrena: 1.3.–Eskola-aldean, kirolguneetan eta biziguneetan kutsadura akustikoa gutxitzeko zuzenketa-neurriak.

1.3.1.–Ematen du aditzera ezen 2009an aurkeztutako alegazioetan garbi aipatzen zuela bikoizketa-proiektuan, ibilgailuen eta batez ere kamioien zirkulazioak gora eginen duenez, zarataren kontrako babesa jaso behar zela, eta toki lasaiak behar ziren neurriekin babestu, hauei guztiei jarraikiz: Inguruneko zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentaraua, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Estatuko Legea, el Real Decreto 1513/2005, Inguruneko zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko abenduaren 16ko 1367/2007 Errege Dekretua, eta hotsak edo dardarak sorrarazten dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretua. 2008an zarataz egindako azterlan bat ere aurkezten du, ondorio hau duena: proiektuan definitutako neurri zuzentzaileak aplikatuz, hots-mailak arautegietan adierazten diren mugen barrenean daude.

Erantzuna:

Bai zarataren azterlana bai proposatu diren eta gauzatuko diren neurri zuzentzaileak zuzenak dira, eta bat datoz araudi indardunarekin bat.

1.3.2.–Alegatzen du ezen azterlana egin zenetik gora egin duela nabarmen kamioien zirkulazioak, eta aplikatzen diren neurri zuzentzaileak eraikuntzaren errealitate fisikora egokituko direla, ez proiektuaren aurreikuspenetarako, eta, beraz, zaratari buruzko arautegi indardunetan ezarritako mugak errespetatuko direla ziurtatzeko behar diren lan eta instalazio guztiak egin behar dira.

Erantzuna:

Ingurabideko zirkulazioa murriztu da azken bost urteetan, eta proiektatutako neurri zuzentzaileek (pantaila akustikoak eta lur-bizkarrak) bermatzen dute ez direla gaindituko zarataren muga indardunak.

1.3.3.–Ez dago neurri zuzentzailerik tarte horretan, Ultzamako ibaiaren zubitik Uharterantz. Aurreikuspenen arabera, eremu horretan etxebizitzak eta eskola-guneak eraikiko dira.

Erantzuna:

Gaur egun zona hori ez dago urbanizatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legeak kasu eginez, auzoberriaren sustatzailearen ardura da neurri zuzentzaile egokiak hartzea.

1.3.4.–Alegatzen du zuhaitz gehiago landatu beharko liratekeela hilerri inguruan, begi-inpaktua hobetzeko eta zaratarena apaltzeko.

Erantzuna:

Onartu egin da alegatutakoa. Bertako zuhaitz klaseak landatuko dira.

Laugarrena: 1.4.–Alegatzen du proiektuak gaur egun Arreko biribilgunearen azpian oinezkoentzat dagoen pasabidea luzatzea planteatzen duela. Gaur eguneko pasabidea ez da aski inola ere, iluna da, estua eta arriskutsua, eta bertara sartzeko maldak pikoegiak dira desgaitasunak dituztenentzat. Hala ere, hori da pasabide bakarra, oinezkoentzat eta bizikletentzat, eta balio handia du Arreko bizilagunentzat, Atarrabiarekiko lotura zuzena baita. Ezin da ahaztu Arre hertsiki lotua dagoela Atarrabiarekin zerbitzuei eta merkataritzari dagokienez, eta, bi herriak lotzen dituen pasabidea eskasa izanagatik, mota guztietako pertsonek erabiltzen dute egunero erosketak egiteko, paseatzeko, eskolara, lanera edo zerbitzuetara joateko. Pasabide honetan zerbait egitea erabakiz gero, handitu egin beharko litzateke, zabaldu hain zuzen beheko aldean, sarbideak egokitu malda hain pikoa ez izateko, eta behar adinako argiteriaz hornitu. Pasabidea zabaldu gabe luzatze hutsak, dudarik gabe, arriskutsuago bihurtuko du, eta, ondorioz, gutxiago erabiliko da. Ondorioz, herritarrek goiko pasabidea erabiltzeko joera izanen dute, errepidekoa, eta horrek, ezinbestean, istripuak izateko arriskua handituko du. Beraz, eskatzen du gutxienez tunelaren hasiera eta bukaera hedatu daitezela, zabalgune irekiarekin.

Erantzuna:

Proiektu honen helburua Iruñeko ingurabidea bikoiztea da, eta ibilgailuen zirkulazioaren egoerak hobera egitea. Aipatu pasabidea zabaldu eginen da, eta egokitu ere bai, sarbideak, argia, estetika eta abar hobetuz. Ezinezkoa izanen da oinezkoek ingurabidea gurutzatzea, errepidearen erdian hormigoizko erdibitzaile bat egonen delako.

Bosgarrena: 1.5.–Eskatzen du, lur azpiko pasabideaz esandakoaz gainera, zaldain bat jar dadila Arretik Atarrabiara oinez joateko eta barrera arkitektonikorik ez egoteko, eta, ahal dela, kalitate arkitektoniko handikoa izan dadila formari dagokionez. Laburbilduz, eskatzen da, beharrezkoa denez gero, lur azpiko pasabide bat egin dadila, proposatutako hobekuntzak dituena, eta baita goitiko zaldain bat, biak ala biak ezinbestekoak baitira Arreren eta Atarrabiaren arteko harremanari eta loturari eusteko.

Erantzuna:

Proiektu honen helburua Iruñeko ingurabidea bikoiztea da, eta ibilgailuen zirkulazioaren egoerak hobera egitea. Oinezkoentzako komunikazioa ziurtatua gelditzen da lur azpiko pasabideari esker.

Seigarrena: 1.6.–Aditzera ematen du alegazio hau subsidiarioa dela. Alegazioan udalak agerrarazi nahi du ezen proiektua eskatu eta komeni den bezala aldatu ezean eta proposatutako trazadura mendi aldera mugitu ezean zarata eta ingurumen arloko babes neurriak ahalik eta gehien sustatu beharko direla. Lur eta landare bizkarrak egiteko eskatzen du, zuhaitzak eta zuhaixkak erabilita, eta pantaila akustikoak egiteko lur-bizkarretan eta erdibitzailean.

Erantzuna:

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak exijitutakoaren araberakoak dira hartutako neurri zuzentzaileak, eta zaratari buruzko azterlanak ezartzen duenarekin bat datoz. Lur-bizkarretan bertako landare klaseak landatuko dira.

Zazpigarrena: 1.7.–Aditzera ematen du ezen errepideak elkarrengandik bereizteko proiektuan ageri den barrera zurruna ez dela egokia estetikoki, eta industrialdeetakoa bezalakoa dela. Ingurabidea, azkena finean, konurbazio baten barrenetik pasatzen da. Iruñerri guztian, konponbide hobeak bilatu eta aurkitu dira hirigintzaren eta paisaiaren ikuspuntutik, betiere zirkulazioaren segurtasunari eutsiz.

Erantzuna:

Hautatutako erdibitzailea aproposa da ondoko lurzatiek ahalik eta ukipen txikiena izan dezaten, desjabetzeei eta zarata eta ingurumen arloetako ukipenei dagokienez. Erdibitzaile handiago bat eginez gero, lurzati gehiago okupatu beharko litzateke (gaur egun diren eraikuntza batzuei ere eragin liezaieke), eta zarata eta ingurumen arloetako ukipen gehiago izanen lirateke, zirkulazioa eremu urbanizatuetatik hurbilago igaroko litzatekeelako.

Zortzigarrena: 1.8.–Adierazten du ezen Arrera sartzeko biribilgunea ate moduko zerbait dela Arrera eta Ezkabarte ibarrera sartzeko eta datorrenari ongietorria emateko, eta formari eta estetikari dagokienez eginkizun horretarako egokiak diren ezaugarriak izan beharko lituzkeela.

Erantzuna:

Proiektu honen helburua Iruñeko ingurabidea bikoiztea da, eta ibilgailuen zirkulazioaren egoerak hobera egitea. Ibilgailuen zirkulazio-baldintzak aldatzen diren heinean, biribilguneak ere aldaketak izanen ditu, baina ez ikuspuntu estetikotik. Haren trazadura ingurabideko gainerako biribilguneenaren antzekoa da.

Bederatzigarrena: 1.9.–Alegatzen du ezen, 2009ko urriaren 6ko data erreferentzia hartuta, Irungo bidea Arreko herriko boulevard moduko zerbait bihurtzeko obrak bukatzen ari direla. Proiektuan ingurabidea bikoizteko deskribatutako lanek muga egiten dute jarduketa horrekin, eta, horregatik, lotura egokia izan behar dute harekin, haren ezaugarriak eta kalitatea aintzat hartuta.

Erantzuna:

Proiektu honen helburua Iruñeko Ingurabidea bikoiztea da. Herriaren ezaugarrien egokitzapena udalaren ardura da berez, eta lotura, jakina, ongi egokitzen zaie ibilgailuen zirkulazio-baldintzei.

Hamargarrena: 1.10.–Eskatzen da azter dadila Iruñerriko Mankomunitateko hiri-autobusen geltoki bat Arrera sartzeko biribilgunean integratu ote daitekeen, gaur egun Mendillorrira eta Erripagainera sartzeko biribilgunekoaren antzekoa, horrela denbora-tarte laburragoko zerbitzu-linea bat ziurtatuko litzatekeelako, baita gauekoa ere, Ollokitik, Arrera sartu gabe.

Erantzuna:

Hiri-autobusen geltoki berriak jartzea ez da Sustapen Departamentuaren eskumena, baizik eta Iruñerriko Mankomunitatearena.

Hamaikagarrena: 1.11.–Aurreikusia dagoen bezala, Arre handitzearekin (AR3 area), zona honetan gora eginen du biztanle kopuruak. Eskatzen da ezen zubia handitzeko lanetarako planteatutako espaloiak, 1,5 m-koak, zabaldu daitezela oinezkoak eta bizikletak pasatzeko, batez ere iparraldekoa, lotura zuzena baita Irungo bidearekin, etxebizitza berriekin eta kirol eta eskola instalazioekin.

Erantzuna:

Ultzama ibaiaren gaineko egituraren ezaugarriak eta dimentsioak aski dira oinezkoak eta bizikletak ibiltzeko.

2. alegazioa.–Iruñerriko Mankomunitateak egina.

Adierazten du proiektuan jasotako afekzio batzuk, gaur egun diren hodien gainekoak hain zuzen, ez daudela behar bezain definituak, eta beste afekzio batzuk identifikatu gabe daudela, hauek alegia:

2.1.–Aditzera ematen du proiektuak jasotzen duela ingurabidearen plataforma bi aldeetara zabalduko dela, eta Uharteko ur-biltegirako sarbidea moldatuko dela. ETAPetik datorren 800 mm-ko hodiak Uharteko ur-biltegirako sarbidearen ondotik gurutzatzen du ingurabidea (0+210 kp). Hodia babes-galeria baten barrenetik doa, eta hauxe du sekzioa: 2,00 m zabal eta 1,90 m gora. Galeriaren hegoaldeko muturrean handiagoko erregistro bat dago (2,60 zabal eta 2,40 gora), eta bertan hodiaren hustubide bat dago, baita galeriara sartzeko erregistroa ere. Bidegurutzea horri dagokionez, bi kontu aipatzen ditu:

2.1.1.–Jakin beharra dago plataforma ingurabidearen iparraldera handitzean galeriaren muturra gainditzen ote den. Kasu honetan, galeriaren luzapen bat eraiki beharra dago, zelaigune berriaren bazterra gainditu bitartekoa.

Erantzuna:

Mankomunitateko zenbait langilek han berean aztertu dute ez dela beharrezkoa galderia luzatzea.

2.1.2.–Galeriaren barrenerainoko hegoaldeko sarbideari dagokionez, aztertu beharra dago errepide berrian sarbide hori salbu gelditzen ote den.

Erantzuna:

Bikoizketak ez du ukitzen galeriarako sarbidea.

2.2.–Aditzera ematen du Miravallesko ur-biltegia (proiektuan parajeak Burrin du izena) hesiz itxitako instalazio bat dela eta bi ate dituela sartzeko: bata, ingurabidetik egiten den sarreran, eta bestea ipar-ekialdeko muturrean. Azkeneko hau da Mankomunitateko mantentze-lanetako langileek erabiltzen dutena Arreko ur-biltegira sartzeko (oin zirkularrekoa), eta lurzatietara sartzeko nekazari-bide batekin dago lotua. Ur-biltegirako sarbide hauek ekintza bandalikoak jasaten dituzte maiz: ateak eraisten dituzte. Ustez, ondoko finketan lan egiten duten nekazariak dira errudunak. Nonbait, ur-biltegian barnako nekazari-bidea erosoagoa iruditzen zaie gaur egunekoa baino, hau da, 0+210 kilometro puntuaren ondokoa baino.

Ate horiek behin baino gehiagotan berritzen badira ere, handik laster berriz desagertzen dira. Hori da desagerrarazi nahi den problema, eta asmoa neurri sendoagoak hartzea da, inor ez sartzeko eta gure instalazioak beti itxirik egoteko.

Proiektuan jasoa dago ezen gure ur-biltegirako sarbidea, Mankomunitateak deposituarekin batera egin baitzuen, berregindako bidetzat dagoela hartua (memoriaren 2.12.1. puntua). Bestalde, planoan ikusten da desagertuko dela pasatu ingurabidetik ur-biltegiaren ondoko finketarako nekazari-bidera sartzeko aukera (Q+21 0 kp-tik), eta ez dela tarte horretan zerbitzu-biderik eginen.

Gauzak horrela, nekazari-finketara sartzeko aukerarik ez da izanen, eta horrek areagotu eginen ditu jasaten ditugun ekintza bandalikoak.

Egoera hori ikusita, ezinbestekoa da proiektuak modu bat aurreikustea Miravallesko ur-biltegitik pasatu gabe nekazari-finka horietarako sartzeko.

Erantzuna:

Asmoa Miravallesko ur-biltegirako sarrera esklusiboa izatea da, sarbidea handituz eta bikoiztuz, eta hesia eta sartzeko ate berria jarriz, halatan non ur-biltegirako sarrera nekazari-bidearen aparteko adar batetik eginen baita, bereiz erabat ur-biltegiaren parean egonen den nekazari-bidetik. Geroago, nekazari-bide berriak bat eginen du Miravallesko depositutik Arreko zirkularrerako tartearekin. Tartea behar bezain aparte dago bide horretatik, eta, horrela, murriztua egonen da sarrera.

2.3.–Proiektuan jasoa dago harri-lubetak eginen direla gaur egun diren hornidura-hodien gainean: 1+200 pk-ko 1.000 mm-ko hodiaren gainean eta errepidea 0+830 kp-an elkarrekin gurutzatzen duten bien gainean.

800 eta 250 mm-ko hodiek babes-lauza baten azpitik gurutzatzen dute errepidea, eta lauza hori luzatzea dago jasorik proiektuan. Harri-lubeta horiek eraikitzeak arriskua dakarkie hodiei, baldin eta ziurtatzen ez bada pisua ez dela haien gainean jarriko.

Aditzera ematen du eraikuntza-proiektuak hodi horiek nolako sakoneran dauden zehaztu behar duela, eta nola geldituko diren harri-lubeten zimenduei dagokienez. Harri-lubeta jartzeak berekin dakarren gainkargak eraginen balie, babes-neurri egokiak jarri beharko lirateke, eta proiektuan zehaztu.

Erantzuna:

Aurreikusi da 1.000 mm-ko diametroko hodiaren gainean babes-lauza bat jartzea, haren gainean harri-lubeta bermatzeko. Bestalde, beste bi hodi paraleloei dagokienez (errepidea 0+830 kilometro puntuan gurutzatzen dutenak) hormigoizko lauza batekin babesturik daude, eta egiaztatu da plataformak ez duela gainditzen oraingo areka; hortaz, harri-lubeta aipatutako lauzaren gainean ezarriko da, oraingo lauza handitu beharrik gabe.

2.4.–1.000 mm-ko hornidura hodiaren ibilbidean, hodia inguratzen duen ale-materialak urak drainatzeko eginkizuna betetzen du, Miravallesko ur-biltegia dagoen maldako urak bideratzeko, ingurabideko gurutzea igaro arte. Hala, ingurabideko gurutzearen hegoaldean azaleratzen da ura; han bada ura hartzeko putzu bat, bai eta 800 mm-ko hodi bat ere, ingurabidearekin parez pare doana, ura errekastora bideratzeko.

Adierazten du ezen proiektuak drainatze horren mantentze-lanak aurreikusi behar dituela, zeren bestela ura toki horretan azaleratuko baita, eta ingurabideko plataforma kaltetuko.

Erantzuna:

Hornidurarako 1.000 mm-ko hodiaren zangako drainatzeari dagokionez, kontuan hartuko da eraikuntza-proiektuan, bidearen plataforma kaltetu ez dezan, eta uraren hustuketa bermatuko da uneoro.

2.5.–0+830 kilometro puntuan dagoen erregistroan badira bi hustubide, 800 mm-ko eta 250 mm-ko hodienak. Horretaz gain, hor dago Miravallesko ur-biltegiaren hondoko hustubidearen irteera ere. Horiek denek ingurabideko plataformaren behealdeko arekara botatzen dute ura.

Irudi bat erantsi du, non ikusten baita, arekaren ezkerreko aldean, erregistroa, bere baitan dituena 800 mm-ko eta 250 mm-ko hodien hustubideak. Irudian agertzen den hodia Miravallesko ur-biltegiaren hondoko hustubidea da. Arekaren eskuineko aldean, ikusten da ingurabidea gurutzatzen duten hodiak babesteko lauza.

Adierazten du zehaztu beharra dagoela nola gelditzen den multzo hori, honako alderdi hauek zehaztuz:

–Ea areka aldatuko den eta ea hustubideek beren eginkizuna betetzerik izanen duten, orain arte bezala.

–Nola kokatuko den oraingo erregistroa plataforma handituan, kontuan izanik izan daitezkeen sestra aldaketak.

Erantzuna:

Proiektuak ez du ukituko 0+830 kilometro puntuan dagoen erregistroa, zeinak bi hustubide baititu, urak botatzen dituztenak ingurabideko plataformako azpiko aldean dagoen arekara.

2.6.–Saneamenduko kolektore batek zubia gurutzatzen du, azpiko aldetik. Eskualdeko Ibai Parkeko pasealekuarekin parez pare doa, ibaiaren ezkerreko bazterretik (Ibai Parkea Mankomunitatearen eskumena da). Bere ustez, zehaztu behar da nola handituko den zubia, kolektorearen gainean euskarri berriak ezarri nahi diren ala ez, eta nola aldatzen den Eskualdeko Ibai Parkearen eremua.

Erantzuna:

Zubia handitzeko ez da euskarri berririk jarri behar. Izan ere, bi habe berri jarriko dira, gaur dauden horma-bular eta euskarrietan pausatuak. Eskualdeko Ibai Parkearen eremuak ez du ukipenik jasanen.

2.7.–Ingurabidea bikoizteko aurreko proposamenean –hari buruz txostena egin zuen Mankomunitateak 2008an–, obren mailegu eta zabortegi izateko eremu bat zehaztu zen, eta handik hornidurarako bi hodi igarotzen dira, 300 mm-koa eta 250 mm-koa, hurrenez hurren. Aurreikusi zen eremu horretan 2 metroko sakonerako erauzketa egitea, maileguetarako, eta gero betetzea, soberako materialekin. Txosten hartan, errekerimendu bat egin zen, hodien estalkiak ukitu ez zitezen, eta lan hauetako makinen joan-etorriek ere kaltetu ez zitzaten. Adierazten du ezen, egoerak bere horretan segitzen badu proiektu berri honetan, kontuan hartu beharko direla hodiak ez ukitzeko behar diren neurriak.

Erantzuna:

Proiektu eguneratuan, mailegu-material guztiak harrobikoak dira, eta soberakinak lur-bizkarrak egiteko erabiliko dira.

2.8.–Memoriako 2.12.2 atalean, aipatzen da Arreko biribilgunea gurutzatzen duen hordinura hodia ukituko dela, baina ez da argi azaltzen nola ukituko den.

Erantzuna:

Arreko biribilgunea gurutzatzen duen hodia ez da ukituko, jarduketa-eremutik kanpo baitago.

3. alegazioa.–Sakaneta 20-22 jabeen elkartea (Arre).

3.1.–Aipatzen du ezen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31 artikuluak ezartzen duenez, Administrazio-prozeduran interesdun direla:

a) Prozedurari hasiera eman diotenak, norbanakoen nahiz taldeen eskubide edo bidezko interesen titular modura.

b) Prozeduran har daitezkeen erabakiek uki ditzaketen eskubideak dituztenak, nahiz eta beraiek hasiera eman ez prozedurari.

c) Ebazpenak uki ditzakeen norbanakoen nahiz taldeen bidezko interesak dituztenak, behin betiko ebazpena eman baino lehen aurkezten badira prozeduran.

2. Ekonomiaren eta gizartearen interesen ordezkari diren elkarte eta antolakundeak bidezko talde-interesen titularrak izango dira legeak aitortutako moduan.

3. Interesdun izatea harreman juridiko eskualdagarriren baten ondorioz sortua bada, eskubideduna izango da ondorengo interesduna, prozedura edozein urratsetan dagoela ere.”.

Horrenbestez, alegatzen du, Sakaneta 20-22 jabeen elkarteak (Arre) uste du “Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera” proiektuak bere interesak ukitzen dituela.

Erantzuna:

Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.3 artikuluan ezarritakoarekin bat bete da jendaurreko aldiaren tramitea (azterlanak eta proiektuak onesteko prozedurari buruzkoa da artikulu hori). Proiektu guztien gaineko agiriak udal ukitu guztiei bidali zaizkie, jende guztiaren eskura egon daitezen, ukiturik egon nahiz ez egon, kontsultarako. Halaber, kontsultarako eskura jarri dira Sustapen Departamentuan.

4. alegazioa.–Sakaneta 20-22 jabeen elkartea (Arre).

4.1. eta 4.2.–Aipatzen du ezen, “Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera” proiektuak ukitzen duela uste izanik, ondoko alegazioak aurkezten dituela haren aurka.

Sakaneta 20-22 jabeen elkartea (Arre) etxebizitza multzo baten esparruan dagoela, orain bikoiztu nahi den trazaduratik hurbil, baduela lorategi-eremu finkatu bat eta eraikina, bere garaian, aplikatzekoa zen hirigintza araudiarekin bat, atzera eraman behar izan zela ingurabidetik urrutiratuz, eta, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 6. artikuluarekin bat, bidearen ezaugarriengatik bide bikoiztu bati dagokiola hori dena. Horrenbestez, aipatutako arauaren 36. artikuluarekin bat, inola ere ez da betetzen jabeen elkartearen etxebizitzekiko distantzia, eta beren beren ustez, bidea etxebizitzetara modu sinestezinean hurbilduta, askoz ere gehiago kaltetuko lirateke, zalapartarengatik, kamioien trafikoarengatik (horrek segurtasunerako dakartzan ukipenekin), etab.

Erantzuna:

4.1. eta 4.2.–puntuan adierazi bezalaxe, bete egiten da Errepideei buruzko Araudi indarduna (36. artikuluko 3. puntua), eta gaur egunekoa baino hobea izanen da egoera zeren, trafikoa berbera izanik, etxebizitzak zarataren kontra babestuko baitira.

4.3.–Proposatutako pantaila akustikoei dagokienez, alegatzen da begi-inpaktu itzela sortuko dutela, eta ez dutela inolaz ere apalduko trafiko ugariaren zarata, elkartearen etxebizitzetatik oso hurbil igaroko baita.

Erantzuna:

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak exijitutakoaren araberakoak dira hartutako neurri zuzentzaileak, eta zaratari buruzko azterlanak aipatzen duenarekin bat datoz. Pantaila akustikoak jarri dira lur-bizkarrak eraikitzeko behar bezainbesteko tokirik ez duen tartean.

4.4.–Elkarte alegatzailearen ustez, bikoizketa lanen azterlan informatiboak ez du datu nahikorik behar diren konponbideak zein diren ezartzeko, zeren jabeen elkartearen eraikina ez baitu behar bezain argi jaso proiektuaren planoetan, eta, beraz, nekez proposatuko ditu jarduketarako alternatibak, nekez baloratuko ditu eta mailakatu, ondorioen arabera, Errepideei buruzko Foru Legearen 17. artikuluak eskatu bezala.

Erantzuna:

Proiektu honen helburua da Iruñeko ingurabidea bikoiztea, Ollokiren eta Ezkabako tunelen artean. Jarduketa honen xedea ez da errepideko tarte berri bat gauzatzea, baizik jadanik baden tarte baten ezaugarriak aldatzea. Horregatik, ez da beharrezkoa alternatiben azterlan bat egitea. Bestalde, jabeen elkartearen eraikina ez da agertzen erreferentzia zaharreko ortofoto batean, baina bai gainerako planoetan, eta kontuan hartu da, gainerako eraikinak bezala.

4.5.–Alegatzen du ezen baldin zehazgabetasunik badago Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluak aipatzen duen dokumentazioan, zuzendu egin behar dela, eta alegazioetarako epe berri bat ireki.

Erantzuna:

Jendaurrean eta entzuterako jarritako agiriak aurretik jendaurrean jarritakoaren gehigarri dira, eta, ordutik, udalen esku daude, kontsultarako. Bestalde, proiektuaren trazadura osoa Sustapen Departamentuan dago kontsultarako. Eraikuntza-proiektuan agiri guztiak daude.

4.6.–Alegatzen du ezen, jabeen elkarteko jabe batek, bere kabuz, kexa jarri zuela Nafarroako Arartekoan, aztertu eta kontuan izan zedin.

Erantzuna:

Nafarroako Arartekoak proiektu honi buruz Sustapen Departamentuari egindako kontsulta guztiei erantzuna eman zaie.

5. alegazioa.–José Miguel Novillo Riusech jauna eta María Teresa Nosti Izquierdo andrea.

5.1.–Alegatzen dute ezen 2009ko urriaren 6an, proiektua behin-behinekoz onetsi zen aurreko aldian, sinatzaileek aukera izan zutela onetsitako proiektuaren kontrako jarrera adierazteko, zeren, beren ustez, errepidea modu onartezinean hurbiltzen baitzen Arreko hiriguneko etxebizitzetara. Beren kontrakotasuna eta alegazioa agertzeko, argazki-erreportaje bat aurkeztu zuten, bidegabekeria azaltzeko, eta jendaurreko aldi berriarekin ondoriorik gabe uzten dela aurreko jendaurreko aldia, halako moduz non berriz errepikatzen baita, eta proiektuaren aldaketek ez diote eragiten alderdi honek salatutako trazadurari. Horregatik, eta aurreko alegazioei erantzunik eman ez zaienez –ez proiektu berrian ez hura onesteko foru aginduan ez da horri buruzko erreferentziarik egiten–, beharturik sentitzen dira berriz egitera, eta berriz ere azaltzera zer bidegabekeria eginen den errepidea edo saihesbidea hurbilduz Arreko hiriguneko etxebizitzetako eraikinetara.

Erantzuna:

Sustapeneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 30/2012 Foru Aginduaren bidez indarrik gabe utzi zen abuztuaren 20ko 86/2009 Foru Aginduaren bidez hasitako jendaurreko aldiaren tramitea, behin-behinekoz onetsi zen “Iruñeko Ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera” izeneko trazadura proiektua, eta jendaurrean jarri zen, berriz ere, ukitutako ondasun eta eskubideen eta ingurumenaren gaineko eraginaren ondorioetarako. Horrenbestez, ez da beharrezkoa lehendik jasotako alegazioei erantzutea, eta orain egindakoei erantzunen zaie.

5.2.–Alegatzen dute ezen, aurreko alegazioetan agertu bezala, sinatzaileek jabetzan dutela familia bakarreko etxebizitza atxiki bat (idazkiko 1. agiriari erantsitako SITNAko argazkian agertzen da non dagoen), eta ukipen larria izanen dutela, N-121-A errepidearen bikoizketa aurreikusiarengatik, Arreko biribilgunea igarota, zehazki beren jabetzako etxebizitzetatik hurbil. Tarte honetan –bigarren agiri gisa eransten dute argazki-erreportajea– errepideak ez ditu hiru errei, bi baizik. Baldin, jendaurreko proiektuan esan bezala, errepidea bikoiztu behar bada, gainera eskuineko aldetik, aise uler daiteke asko hurbilduko dela sinatzaileen etxebizitzetara, gehiegi, indarreko lege aurreikuspenen kontra. Oraingo errepidearekiko distantzia legearen araberakoa da.

Erantzuna:

1.1.4 puntuaren erantzunean adierazi bezala, bete egiten da errepideei buruzko araudi indarduna (36..artikuluko 3. puntua).

5.3.–Alegatzen dute ezen proiektuko planoek (4, 5. orria, eta 18.2, 5. orria) ez dutela laguntzen ulertzera zein larria den hurbilketa, zeren ez baitute inolako marrazkirik alegatzaileen etxebizitzak kokatu ahal izateko. Hori ulertezina da, orain onetsi nahi den proiektuan, baina horrek ez du esan nahi etxebizitzak hor ez daudenik, edo errepidearen hurbilketak ukituko ez dituenik; hala erakusten dute idazkiari erantsitako argazkiek (1. eta 2. agiriak).

Erantzuna:

Dokumentu berriko bigarren planoan (Oinplano orokorra, xeheki) jaso da eraikinen kokapen berria. Distantzia ez dago kotatua, baina eraikuntza-proiektuan agertuko da. Galtzadatik eraikinerako distantzia 36 bat metrokoa da, eta lur-bizkarrak eta pantaila akustikoak ezarriko dira zaratatik babesteko, zarataren azterlanean ezarritako tartean.

5.4.–Hirigintzaren ikuspuntutik, zentzugabekeria hutsa iruditzen zaie errepidearen bikoizketa egitea Arren berriki eraikitako etxebizitzen gunetik. Bietako bat: edo ez zen eraiki behar sinatzaileen etxebizitzak dauden lekuan, edo bikoiztuko den errepideak beste trazadura bat izan beharko luke, proiektuan aurreikusitakoa ez bezalakoa. Onartezina da etxebizitza berri batzuei halako karga ezartzea: etengabeko zaratak, etengabeko gas kaltegarriak eta istripua izateko etengabeko arriskuak. Kamioien trafikoa hurbilduko zaie, eta urrutiratu egin beharko litzateke, bai mendirantz (errepidearen ezkerreko aldera) bai Arrerako hasiera batean aurreikusitako saihesbidera (Eskualdeko Arauetako Saihesbidea, RVI. 1 izenarekin identifikatutako hiriarteko bide periferikoa). Uler daiteke, zenbait kasutan, halako zerbait gertatzea ez-egiteengatik (esaterako, saihesbide bat ez egiteagatik), edo errepidearen ondo-ondoko eraikuntza zaharretan gertatzea, baina ez, inola ere, berriki egindako eraikuntzetan.

Erantzuna:

Proiektatutako errepidea ez da obra berria, baizik eta gaur egun dagoen errepide baten bikoizketa. Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 36.3 puntuari jarraikiz, eraikinetara bitarteko distantziak gutxi daitezke baldin eta errepide baten ezaugarriek ezinezko bihurtzen badute legean aipatutako distantziak errespetatzea, edo arrazoi tekniko edo sozioekonomikoek hala aholkatzen badute. Hain zuzen ere, hau da kasua. Nolanahi ere, proiektuan jasoak daude gaur egun diren eraikinei eragin negatiborik ez egiteko behar diren neurriak, ingurumenari dagozkionak, eta gaur egunekoa baino hobea izanen da egoera zeren, trafikoa berbera izanik, etxebizitzak zarataren kontra babestuko duten elementuak paratuko baitira, baita ibilgailuak errepidetik ateratzen direnerako eta bestelako istripuetarako babesak ere.

5.5.–Alegatzen dute ezen Errepideei buruzko Foru Legearen 36.1 artikuluak dioenez bikoiztutako bideetarako eraikuntza-lerroa 50 metrokoa dela, eta, beraz, bide-segurtasunagatik eta herritarrek eskubidea dutenez etxebizitza duin bat izateko eta pertsonaren garapenerako ingurumen egoki bat izateko, ez dela zilegi errepidea aurreikusi bezala etxeetara hurbiltzea.

Erantzuna:

Irakur bedi aurreko erantzunean (5.4. puntukoan) eta 1.1.4. erantzunean adierazitakoa.

5.6.–Errepidearen bikoizketaren alternatiba arbuiatzen dute, alternatiba hobeak daudelakoan (Eskualdeko Arauetako R.VI.1), eta eskatzen dute ez dadila onetsi proiektua erredaktatua dagoen bezala, eta sar dakizkiola behar diren aldaketak trazadura hobetzeko eta proiektua alegatzaileen etxebizitzetatik urruntzeko.

Erantzuna:

Garatutako proiektua egokiagoa da ikuspuntu tekniko, funtzional eta ekonomikotik, baita ingurumenekotik ere. Nafarroako Errepideen 2010-2018 urteetako III. Plan Zuzentzailean ez dago jasorik Iruñerriko Hirigintza Arauetako R.VI.1 errepidea.

6. alegazioa.–Alberto Zoco Huarte jaunak egina.

6.1.–Alberto Zoco Huarte jaunak, Kosmópolis Residencial Villaverde, S.L. merkataritza-enpresaren izenean, eskatzen du ezen EZ-18 finkaren balio justu gisara (Ezkabarteko 15. poligonoko 624. lurzatia) hitzarmen bat erabaki dadila lurzati horren erabilera Sustapen Departamentuari lagatzeko, eta izanen diratekeen hirigintza-aprobetxamendu guztiak Kosmópolis Residencial Villaverde, S.L. enpresari emateko.

Erantzuna:

Ezetsi egiten da alegatutakoa. EZ-18 finkaren ordainketa (15. poligonoko 624. lurzatia, Ezkabarteko Udalaren Planean xedatutakoari jarraikiz landa-lurtzat hartua katastroan) Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 49.4 artikuluan ezarritakoaren arabera eginen da.

7. alegazioa.–Alberto Zoco Huarte jaunak egina.

7.1.–Alberto Zoco Huarte jaunak, Urbaneit 21, S.L. merkataritza-enpresaren izenean, eskatzen du ezen EZ-15 finkaren balio justu gisara (Ezkabarteko 15. poligonoko 620. lurzatia) hitzarmen bat erabaki dadila lurzati horren erabilera Sustapen Departamentuari lagatzeko, eta izanen diratekeen hirigintza-aprobetxamendu guztiak Urbaneit 21, S.L. enpresari emateko.

Erantzuna:

Ezetsi egiten da alegatutakoa. Proiektu honen behin betiko onespenak, foru agindu honen bidez eginak, deuseztu egiten du hasieran aurreikusitako desjabetzea, EZ-14, EZ-15 eta EZ-16 finkena, hots, Ezkabarteko 15. poligonoko 743., 620. eta 621. lurzatiak, eta, ondorioz, baita haien ordainketa ere. Huts-hutsik telefonia-zerbitzuek aurreikusitako zortasuna mantentzen da, gaur eguneko onuradunaren aldekoa.

Alegazioen ondorioz ondasun eta eskubideen zerrendan izandako aldaketak eta eraikuntza-proiektuan egindako egokitzapenak direla medio, behin betiko zerrenda ematen da argitara foru agindu honen eranskinean.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horiek horrela, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat, departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. “Iruñeko Ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera” eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea eta azalpen zatian azaldu bezala ebaztea.

2. Behin betikoz onestea “Iruñeko Ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera” egiteko proiektua eta honekin batera doan ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; proiektuaren hasierako aurrekontuak 4.265.606,20 euro egiten du, BEZa barne.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, alegatzaileei eta Ezkabarteko, Uharteko eta Esteribarko udalei, eta haiek premiatzea nork bere udaletxeko iragarki oholean argitara dezan.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2015eko apirilaren 8an.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

ERANSKINA

“IRUÑEKO INGURABIDEA BIKOIZTEA. TARTEA: OLLOKI-EZKABAKO TUNELEN IPARRALDEKO IRTEERA”
IZENEKO ERAIKUNTZA-PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

KATASTROA

POL.

LURZ.

ERABILERA/MOTA

ESTERIBARKO UDAL MUGAPEA

ES-1

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

28.260

1

285

Elkorra

ES-2

Paternáin Roldan, María Agustina

Paternáin Roldán, María Isabel Petra

1.141

1

74

Larreak

ES-3

Nafarroako Foru Komunitatea (Done Jakue Bidea)

218

1

298

Done Jakue Bidea

ES-4

Nafarroako Foru Komunitatea (Done Jakue Bidea)

286

1

72

Done Jakue Bidea

UHARTEKO UDAL MUGAPEA

HU-1

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

8.076

2

862

Elkorra

EZKABARTEKO UDAL MUGAPEA

EZ-1

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

80.152

15

758

Elkorra

EZ-2

Arrosarioko Anaidia (Arre/Ezkabarte)

616

15

602

Larreak

EZ-3

Huarte Echarte, Petra

241

15

603

Larreak

EZ-4

Arrosarioko Anaidia (Arre/Ezkabarte)

103

15

604

Larreak

EZ-5

Errea Viscarret, Jose Maria

Errea Viscarret, Carmen

Errea Viscarret, Felisa

Errea Viscarret, Inocencia

Errea Viscarret, Martín José

Errea Viscarret, Jesús

Errea Viscarret, María Nieves

Errea Viscarret, Natividad

52

15

739

Larreak

EZ-6

Errea Viscarret, Jose Maria

Errea Viscarret, Carmen

Errea Viscarret, Felisa

Errea Viscarret, Inocencia

Errea Viscarret, Martín José

Errea Viscarret, Jesús

Errea Viscarret, María Nieves

Errea Viscarret, Natividad

13

15

607

Lehorreko alorra

EZ-7

Algoi Inversiones Navarras, S.L.

543

15

608

Lehorreko alorra

EZ-8

Algoi Inversiones Navarras, S.L.

364

15

610

Lehorreko alorra

EZ-9

Algoi Inversiones Navarras, S.L.

344

15

740

Lehorreko alorra

EZ-10

Urriza Larrea, Gerardo

113

15

741

Lehorreko alorra

EZ-11

Aguinaga Azcarate, Gregorio

158

15

742

Lehorreko alorra

EZ-12

Algoi Inversiones Navarras, S.L.

114

15

614

Lehorreko alorra

EZ-13

Errea Viscarret, Jose Maria

Errea Viscarret, Carmen

Errea Viscarret, Felisa

Errea Viscarret, Inocencia

Errea Viscarret, Martín José

Errea Viscarret, Jesús

Errea Viscarret, María Nieves

Errea Viscarret, Natividad

73

15

616

Lehorreko alorra

EZ-17

Construcciones Arregui, S.A.

163

15

623-B

Lehorreko alorra

EZ-18

Kosmopolis Residencial Villaverde, S.L.

82

15

624

Larreak

EZ-19

Arreko Kontzejuaren herrilurrak

89

15

505-B

Ibarbasoa

EZ-20

Aguinaga Azcarate, Gregorio

159

15

628

Larreak

EZ-21

Arreko Kontzejuaren herrilurrak

69

15

749

Larreak

EZ-22

Arreko Kontzejuaren herrilurrak

20

15

751-B

Ibarbasoa

EZ-23

Arreko Kontzejuaren herrilurrak

493

15

634-A

Larreak

EZ-24

Mundo Mueble, S.A.

32

15

1-B

Elkorra

EZ-25

Inmobiliaria Casfondariz, S.A.

3

15

1-A

Zoladura

EZ-26

Ezkabarteko Udala

146

15

639

Lurzorua

EZ-27

Ezkabarteko Udala

113

15

641

Lurzorua

EZ-28

Ezkabarteko Udala

159

15

642

Lurzorua

EZ-29

Ezkabarteko Udala

1.303

15

845

Lurzorua

EZ-30

Arreko Kontzejuaren herrilurrak

40

15

668

Hilerria

EZ-31

Algoi Inversiones Navarras, S.L.

955

15

755

Larreak

EZ-32

Arreko Kontzejuaren herrilurrak

1500

15

713-A

Ibarbasoa

UKITUTAKO ZERBITZUEK ETA LANEN ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

BIDE

ZORTASUNA

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOA

MOTA

ZERB./LANA

KATASTROA

POL.

LURZ.

ERABILERA/MOTA

ml

EZKABARTEKO UDAL MUGAPEA

EZ-7

Algoi Inversiones Navarras, S.L.

49

148

Telefonoak

15

608

Lehorreko alorra

EZ-9

Algoi Inversiones Navarras

5

26

Telefonoak

15

740

Lehorreko alorra

EZ-9.1

Larrea Viscarret, Elisa

68

205

Telefonoak

15

612

Lehorreko alorra

EZ-10

Urriza Larrea, Gerardo

28

73

Telefonoak

15

741

Lehorreko alorra

EZ-11

Aguinaga Azcárate, Gregorio

21

61

Telefonoak

15

742

Lehorreko alorra

EZ-12

Algoi Inversiones Navarras

67

202

Telefonoak

15

614

Lehorreko alorra

EZ-14

Ilarraz Urtasun, Jose Javier

Ilarraz Urtasun, Jesús M.ª

Ilarraz Urtasun, Miguel Francisco

73

219

Telefonoak

15

743

Lurzorua

EZ-15

Servidaf 21, S.L.

25

74

Telefonoak

15

620

Lurzorua

EZ-16

Construcciones Zubillaga, S.A.

48

144

Telefonoak

15

621

Lurzorua

EZ-25

Inmobiliaria Casfondariz, S.A.

22

Lana

15

1-A

Lurzorua

EZ-26

Ezkabarteko Udala

175

Lana

15

639

Lurzorua

EZ-27

Ezkabarteko Udala

662

Lana

15

642

Lurzorua

EZ-28

Ezkabarteko Udala

39

Lana

15

642

Lurzorua

EZ-29

Ezkabarteko Udala

2870

Lana

15

845

Lurzorua

ESTERIBARKO UDAL MUGAPEA

ES-5

Inversiones Urcay, S.A.

56

168

Telefonoak

1

53

Larreak

F1505478

Iragarkiaren kodea: F1505478