79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2015eko udal zerga

Honen bitartez aditzera ematen zaie Torres del Rioko herritarrei, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2015eko udal zerga borondatez ordaintzeko epea 2015eko apirilaren 1ean hasi eta apirilaren 30ean bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Torres del Rioko Udalaren kontuetan ordaindu ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxan edo Caixabanken, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2015eko apirilaren 30ean.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Torres del Rion, 2015eko martxoaren 30ean.–Alkate udalburua, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1505387