79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2015eko martxoaren 12ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea ondoko aldaketa hau Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Ehorzketak: 150 euro.

Bertze hilerri batzuetatik ekartzen diren gorpuzkinen ehorzketak: 200 euro.

2. epigrafea.–Hobitik ateratzea: 100 euro.

3. epigrafea.–Lekualdatzeak (ehorzketa eta hobitik ateratzea) ireki beharreko hobira: 250 euro.

4. epigrafea.–Bertze zerbitzu batzuk: Inork eskatzen badu ordenantza honetan zehazturik ez dagoen zerbitzurik edo ehorzketa bat arau orokorretik kanpo egin nahi bada eta, beraz, Udalak baimendu behar badu, zerbitzuaren kostu osoa kobratuko da, Udalak egiten badu, edo, bertzenaz, eskatzaileak bere kontura kontrataturiko pertsonek egiteko baimena emanen da.

Tasa horiek urtero eguneratuko dira, aurreko urteko KPIren aldaketaren arabera, lehenengo eguneratzea bi mila eta lauko urtarrilaren batean izan zen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b)  artikuluan ezarritakoari jarraituz, ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek, epe horren barrenean, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Pitillasen, 2015eko apirilaren 7an.–Alkatea, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L1505383