79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hasiera batez onestea 11. ordenantza fiskala aldatzea,
ingurumena babesteari eta jarduera kaltegabeei dagokienez baimenak eman eta administrazioko kontrol-jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena

Iruñeko Udalbatzak hasiera batez onetsi zuen, 2015eko apirilaren 17ko Osoko Bilkuran, 11. ordenantza fiskala aldatzea, zeinak jarduera kaltegabeei aplikagarriak zaizkien tasak arautzen baititu.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaritzan. Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira.

Hori dena argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko apirilaren 17an.–Alkate Udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1505956