79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2014/2015eko kirol denboraldian lehenengo hiru maila absolutuetako nazioko ohiko liga ofizialetan parte hartzen duten kirol taldeei norgehiagokako araubidean diru-laguntzak emateko

Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetza, Gaztedia eta Kiroleko Zinegotzigo Delegatuak 2015eko martxoaren 24an emandako ebazpenaren bidez, diru-laguntzen deialdi hau onesten da:

Iruñean, 2015eko apirilaren 13ean.–Zinegotzi delegatua, María Caballero Martínez.

DEIALDIA, 2014/2015EKO KIROL DENBORALDIAN LEHENENGO HIRU MAILA ABSOLUTUETAKO NAZIOKO OHIKO LIGA OFIZIALETAN PARTE HARTZEN DUTEN KIROL TALDEEI NORGEHIAGOKAKO ARAUBIDEAN DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak, Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi zuenak –erabaki hori behin betiko bihurtu zelarik jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako–, xedatutakoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri. (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A.–Entitate deitzailea.

1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzigo Delegatua.

3. Alor kudeatzailea: Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorra.

4. Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua.

1. Deialdiaren xedea:

Deialdi honen helburua da 2014/2015eko kirol-denboraldian Nazioko lehenengo hiru maila absolutuetako ohiko federazio-liga ofizialetan parte hartzen duten Iruñeko kirol-taldeei diru-laguntzak ematea.

2. Deialdiaren helburua:

Diru-laguntzaren xede diren jarduketek azken xedetzat izanen dute goi mailako kirol-taldeen parte-hartzea sustatu eta erraztea liga nazional absolutuetan, horrela Iruña izena agertuz nazio esparruko kirolean.

3. Baldintzak, betebeharrak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

1.–Kirol-modalitatea iraunkorrak diren arauzko kirol-barruti itxietan egin beharko da, salbu eta kirol anitzeko modalitatea bada.

2.–Diru-laguntzaren xedea den jarduera 2014-2015eko kirol-denboraldian egin behar da.

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa.

1. Deialdiaren gehienezko zenbateko osoa kreditu erabilgarrien barruan: 436.000 euro.

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2. Aurrekontu-saila: 90/45220/482090.

3. Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Esleitutako 436.000,00 euroak honela banatuko dira: 180.000,00 euro nazioko maila gorenean jardun eta 700.000 eurotik gorako aurrekontua betetzen duten taldeen artean, eta 256.000,00 euro gainerakoen artean.

Nolanahi ere, onuradun bakoitzari emanen zaion kopuruak ezin izanen du gainditu aurkeztutako proiektuaren gastu-aurrekontuaren % 20, eta, betiere, muga hauek egonen dira:

–90.000,00 euro, nazioko maila gorenean jardun eta 700.000 eurotik gorako aurrekontua betetzen duten taldeentzat.

–45.000,00 euro, 300.000,00 eurotik gorako aurrekontua betetzen duten gainerako taldeentzat.

–22.500,00 euro, 150.000,00 eurotik gorako aurrekontua betetzen duten gainerako taldeentzat.

–11.250,00 euro, 75.000,00 eurotik gorako aurrekontua betetzen duten gainerako taldeentzat.

–5.625,00 euro, 37.500,00 eurotik gorako aurrekontua betetzen duten gainerako taldeentzat.

–2.812,50 euro, gainerako taldeentzat.

Modalitateren batean aurrekontua sobera geratzen bada, hori beste modalitate bati esleitzen ahalko zaio.

4. Hainbanatzeko aukera: x BAI o EZ.

Baiezkoa bada, nola hainbanatu: Eskaerek C.1 letran esleitutako aurrekontua gainditzen badute, diru-laguntzen onuradunen artean hainbanatuko da aurreikusitako zenbatekoa, betiere eskatzaile bakoitzari aplikatuta, behetik jota, esleitutako aurrekontuak zenbatean gainditu eta horrenbesteko portzentajea.

5. Hainbat urtetarako deialdia: o BAI x EZ.

Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

6. Urtekoak:

Urte honetako zenbatekoa:

436.000 euro

1. urtekoa:

euro

2. urtekoa:

euro

3. urtekoa:

euro

4. urtekoa:

euro

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak.

1. Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak: x BAI o EZ.

1. Legearekin bat eratuta egotea eta dagokien Erregistroan izena emanda izatea, eskabidea aurkezteko mugaegunean, betiere indarra duten legeekin bat baldintza hori eskatzen ahal bada. Dokumentazio hori egunean eduki beharko dute.

2. Iruñean edukitzea elkartearen egoitza nahiz zergetarako helbidea.

3. Lehenengo hiru maila absolutuetako nazioko ohiko liga ofizialetan parte hartzea 2014/2015eko kirol-denboraldian.

4. Bere mailatik gorako (bigarren edo hirugarren maila) Iruñeko talderen batek deialdi honi heldu ez izana. Halako talderik izanez gero, ez da beste eskaerarik onartuko.

5. Kasuan-kasuko kirol modalitatea iraunkorrak diren arauzko kirol-barruti itxietan egitea, salbu eta kirol anitzeko modalitatea bada.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik: o BAI x EZ.

2. Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta idatzi-zati honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak: x BAI o EZ.

a) Diru-laguntzaren xede den helburua betetzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo jarduteko modua hartzea.

b) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete direla, bai eta jarduera egin dela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dela ere.

c) Men egitea organo emaileak egin beharreko egiaztapen-jarduketei, bai eta kontrol-organo eskudunek egiaztatzeko zein finantzamendua kontrolatzeko egiten ahal dituzten beste guztiei ere, betiere jarduketa horien ondorioz eskatzen dizkieten argibideak oro eman beharko dituztelarik, halakoak udal-agiritegietan jasota egon ezean.

d) Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, horren berri ematea organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

e) Diru-laguntzetarako ebazpen-proposamena eman baino lehen egiaztatu beharra dute egunean dituztela hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak. Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du Udalarekiko tributu-betebeharrak egunean dituela.

f) Kontabilitate-liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik onuradunari kasuan-kasuan aplikatzen ahal zaizkion merkataritzako legeek eta lege sektorialek ezarritakoarekin bat, bai eta deialdiek edo ebazpenek egiaztapen- eta kontrol-eskumenak modu egokian gauzatuko direla bermatzeko galdatzen ahal dituzten egoera-orriak eta berariazko erregistroak ere.

g) Gordetzea jasotako funtsak zertan erabili diren egiaztatzen duten agiriak –agiri elektronikoak barne–, egiaztapen eta kontrol jarduketen xedea izan daitezkeen neurrian.

h) Jasotako funtsak itzultzea, hala deialdi honek nola Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak horretarako zein kasu adierazi eta halakoetan.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: x BAI o EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak:

x Iruñeko Udalaren irudi instituzionala sartu.

x Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

o Oroitzapen-plakak.

x Aipamenak hedabideetan.

o Beste batzuk:

–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: o BAI x EZ.

Xede-epea:

F.–Proiektuaren aldaketak.

Proiektuan aldaketak egiteko aukera: o BAI x EZ.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu.

1. Eskaerak aurkezteko tokia:

Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.

2. Eskaerak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3. Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik –edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek sinaturik– aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

–Entitatearen identifikazio fiskaleko agiria (IFZ) eta Estatutuak –betiere bere izaera dela-eta dagokien Erregistroan izena emana dutela–, eta entitatearen ordezkariaren NANa.

Estatutuak aldez aurretik aurkeztu badira eta, gerora, aldaketarik jasan ez badute, ez dira berriro aurkeztu beharko. Betiere, adierazi beharko da noiz eta zertarako aurkeztu ziren (Udalak ofizioz egiaztatuko du hori) eta Estatutu horiek ez dutela aldaketarik jasan aurkeztu ziren aurreko alditik.

Aurrekoan xedatutakoa gorabehera, Udalak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezin badute agiriren bat eskuratu, eskatzaileei eskatzen ahalko diete hura aurkezteko, edo, bestela, agiria zein betekizuni dagokien eta horiek beste bide batzuk erabiliz egiaztatzeko, hori guztia ebazpen-proposamena egin baino lehen.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

o Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

x Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada –horiek publikoak zein pribatuak izaki–, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz. (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). x BAI o EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

Diru-laguntza honen izaera eta xedea kontuan harturik, ez da eskatuko eskatzaileak f) idatzi-zatian adierazitako agiriak aurkeztea.

g) Dagokion kirol-federazioak emandako ziurtagiria, taldea zein ohiko ligatan aritzen den adierazten duena, betiere berariaz agertuta nazioko lehen, bigarren edo hirugarren mailan aritzen den.

h) Proiektuei zein jarduerei buruzko argibideak, non xehe-mehe azalduko baitira horiei egotzitako gastu-kontzeptuak, deialdi honi IV. Eranskin gisara (jardueraren aurrekontua) atxikitako ereduarekin bat. Gastu horiek arrazionaltasun ekonomikoarekin bat egindakoak behar dute izan, eta, betiere, deialdi honen xedearekin bateragarriak eta jarduera gauzatzearekin proportzionalak.

Eskatutako agiriez gain, entitateak egoki jotako agiriak aurkezten ahalko ditu bere jardueraren berri emateko.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Eskaerak baloratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

Entitate bakoitzari emanen zaion laguntza, betiere entitateak koadro honen B.3 eta D.1 idatzi-zatien betekizunak betez gero, honako zerrenda honetan kontzeptuen arabera jasotzen diren portzentajeak aplikatzearen emaitza izanen da, betiere kontuan harturik koadro honen C.3 letran ezarritako gehienezko zenbatekoaren mugak.

1.–Lehiaketan izena ematea, lizentziak, Federazioko hainbat kuota eta arbitrajeak

1.1. Gizonezkoen modalitatea.

–Lehen mailako liga nazionala: % 40ra bitarte.

–Bigarren mailako liga nazionala: % 35era bitarte.

–Hirugarren mailako liga nazionala: % 30era bitarte.

1.2. Emakumezkoen modalitatea.

–Lehen mailako liga nazionala: % 50era bitarte.

–Bigarren mailako liga nazionala: % 45era bitarte.

–Hirugarren mailako liga nazionala: % 40ra bitarte.

2.–Kirol-instalazioen alokairuak eragindako gastuak.

2.1. Gizonezkoen modalitatea

–Lehen mailako liga nazionala: % 40ra bitarte.

–Bigarren mailako liga nazionala: % 35era bitarte.

–Hirugarren mailako liga nazionala: % 30era bitarte.

2.2. Emakumezkoen modalitatea.

–Lehen mailako liga nazionala: % 50era bitarte.

–Bigarren mailako liga nazionala: % 45era bitarte.

–Hirugarren mailako liga nazionala: % 40ra bitarte.

3.–Joan-etorrietan ostatu hartzeak eta mantenuak eta joan-etorriek beraiek eragindako gastuak.

3.1. Gizonezkoen modalitatea.

–Lehen mailako liga nazionala: % 10era bitarte.

–Bigarren mailako liga nazionala: % 8ra bitarte.

–Hirugarren mailako liga nazionala: % 6ra bitarte.

3.2. Emakumezkoen modalitatea.

–Lehen mailako liga nazionala: % 12,5era bitarte.

–Bigarren mailako liga nazionala: % 10,5era bitarte.

–Hirugarren mailako liga nazionala: % 8,5era bitarte.

4.–Material suntsigarriak, kirol-ekipajea eta botikina.

4.1. Gizonezkoen modalitatea.

–Lehen mailako liga nazionala: % 40ra bitarte.

–Bigarren mailako liga nazionala: % 35era bitarte.

–Hirugarren mailako liga nazionala: % 30era bitarte.

4.2. Emakumezkoen modalitatea.

–Lehen mailako liga nazionala: % 50era bitarte.

–Bigarren mailako liga nazionala: % 45era bitarte.

–Hirugarren mailako liga nazionala: % 40ra bitarte.

5.–Kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuak eta teknikariendako zein jokalariendako diru-sariak.

5.1. Gizonezkoen modalitatea.

–Lehen mailako liga nazionala: % 10era bitarte.

–Bigarren mailako liga nazionala: % 8ra bitarte.

–Hirugarren mailako liga nazionala: % 6ra bitarte.

5.2. Emakumezkoen modalitatea.

–Lehen mailako liga nazionala: % 12,5era bitarte.

–Bigarren mailako liga nazionala: % 10,5era bitarte.

–Hirugarren mailako liga nazionala: % 8,5era bitarte.

I.–Eskaerak ebaluatzeko balorazio-batzordea.

Eskaerak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako pertsona hauek osatua:

Batzordeburua: Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko zinegotzi delegatua. Ordezkoa: Gazteria eta Kiroleko zinegotzi berezia

Batzordekideak:

1.–Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko zuzendaria.

2.–Udaleko Kirol teknikaria.

3.–

Idazkaria: Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko letradua edo zuzenbidean lizentziaduna.

J.–Prozedura izapidetu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena.

1. Prozedura izapidetzea:

Instrukzio-organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta, hori abiapuntu hartuta, txosten bat, non egiaztatuko baita eskura daukan informazioaren arabera ondorioztatzen dela ezen pertsona edo entitate onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten baldintza guztiak betetzen dituztela. Espedientea ebaluazio-batzordeari helaraziko dio, eskaerak ebalua ditzan, deialdi honen H) atalean aurreikusten diren balorazio-irizpide objektiboen arabera.

Balorazio-batzordeak proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena ikusita, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio. Balorazio-batzordeak beharrezko informazio guztia argitu eta eskatzen ahalko du nahitaezko txostena egin eta baloratzeko.

2. Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3. Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: x BAI o EZ.

–Izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: o BAI x EZ.

o Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

K.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: x BAI o EZ.

Argitaratzeko bidea:

x Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

o Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

Ebazpena Nafarroako Aldizkari OfizialEAN emanen da argitara, eta honako datu hauek adieraziko ditu: deialdia, diru-laguntza zein aurrekontu-programari eta -kredituri egotzi zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea.

L.–Diru-laguntzen xede diren gastuak.

1. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen L.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

Honako kontzeptuetarako eskatzen ahalko da diru-laguntza, ezaugarri-koadro honen H) eta C.3) idatzi-zatietan jasotakoarekin bat:

–Lehiaketan izena ematea, lizentziak, Federazioko hainbat kuota eta arbitrajeak.

–Kirol instalazioen alokairuak eragindako gastuak.

–Joan-etorrietan ostatu hartzeak eta mantenuak eta joan-etorriek beraiek eragindako gastuak.

–Material suntsigarriak, kirol-ekipajea eta botikina.

–Kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuak eta teknikariendako zein jokalariendako diru-sariak.

(*) Diru-laguntza jaso dezakeen gastu bakoitzaren zenbatekoa, banan-banan hartuta, 18.000 eurotik gorakoa denean –ekipamendu ondasunen horniduraren kasuan edo aholkularitzako zein laguntza teknikoko enpresen zerbitzuen kasuan–, onuradunak gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko dizkie hornitzaileei dena delako zerbitzua edo ondasuna emateko konpromisoa bere gain hartu baino lehen, salbu, diru-laguntza jasotzekoak diren gastuen ezaugarri bereziengatik, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori egin dezaketen behar adina entitaterik ez bada edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada. Aurkeztutako eskaintzen artean bat hautatzeko, eragimen eta ekonomia printzipioei egin behar zaie men, eta eskaintzarik merkeena hautatzen ez bada, memoria batean berariaz justifikatu behar da hartutako erabakia. Eskaintzak, bestalde, justifikazioari erantsiko zaizkio, edo, bestela, diru-laguntzaren eskabideari.

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu, inongo kasutan, kirol-jarduera egiteak sortutako defizita. Halakorik gertatuz gero, murriztu eginen da diru-laguntzaren zenbatekoa.

Baldin eta benetako defizita edo benetako gastuak eskaera egitean aurreikusi eta diru-laguntza zedarritzeko baliatutakoak baino txikiagoak badira, aintzat hartuko da inguruabar hori, eta proportzioan murriztuko da behin betiko eman behar den kopurua.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen P) letraren 2. zenbakian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua: x BAI o EZ.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:

2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea:

2014-2015eko kirol-denboraldia.

M.–Azpikontratatzea:

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: o BAI x EZ.

Portzentajea:

N.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa.

Pertsona edo entitate onuradunak diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko ditu, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: x BAI o EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea: Nolanahi ere, diru-laguntzaren entitate eskatzaileek konpromisoa hartzen dute gutxienez proiektuaren % 80 haien ekarpenen edo beste bide batzuetatik jasotako ekarpenen bitartez finantzatzeko.

Ñ.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Udalaren diru-laguntza jasotzea x Bateragarria o Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Deialdi honen diru-laguntzak Iruñeko Udaleko beste edozein alorretakoekin baino ez dira izanen bateraezin; aitzitik, beste edozein administraziok, entitatek edo pertsonak diru-laguntzaren xede berarentzat emandakoekin batera eskura daitezke.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

O.–Ordainketa.

1. Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

o Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.

x Konturako ordainketa:

o Ordainketa zatikatua.

x Ordainketa aurreratua. Diru-laguntzak emateko ebazpenaren bidez lehen ordainketa eginen zaio talde bakoitzari (dagokion kopuruaren % 70), behin balorazio-irizpideak aplikatu eta gero. Gainerako % 30 ordainduko da onuradunek koadroaren P letran galdatutako egiaztagiriak aurkeztutakoan.

o Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua).

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

2. Bermeen eraketa: x BAI o EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa: Aurrez ordaindu beharreko kopurua 60.000 euro baino gehiago bada, onuradunak banku-abal askietsia aurkeztu beharko du, edo, bestela, emandako laguntzak zenbat jo eta horren % 4 sartu beharko du Udal Diruzaintzan, aurrerakinaren berme gisara.

P.–Justifikazioa.

1. Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

x Justifikazio-kontua:

x Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat). Dirua jaso duen jarduera dela-eta egindako gastuak oro justifikatu behar dira (diruz lagundutako jardueraren % 100i dagozkionak, ez bakarrik diru-laguntzaren zenbatekoaren adinakoari), aitortzailearen erantzukizunaren pean, gastuen zuzeneko egiaztagiriak aurkeztuta. Fakturak eta gainerako egiaztagiri baliokideak aurkeztu behar dira, betiere trafiko juridikoan baliodunak edo indar administratiboa dutenak, diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatze aldera.

Justifikazio-kontua agiri hauek osatuko dute:

a) Ebaluazio-memoria, diru-laguntzen xedea den jardueraren gainean, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta haien kostua. Honako hau izanen da, gutxienez, memoriaren edukia:

–Programaren edo proiektuaren izena.

–Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.

–Egindako jarduerak eta erdietsi nahi ziren helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.

–Proiektua edo jarduera garatzean egindako aldaketak.

–Finantzaketa-bitartekoen zerrenda. Diru-laguntzarekin finantzatu diren jardueren deskribapena, haien kostua adierazita, bai eta norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jarduerak ere aipatuta.–

Ondorioak.

b) Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, koadro honen H letran ageri diren kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda.

c) Maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak (uztailaren 4ko 96/2005 Foru Dekretuak aldatua) aipatzen dituen egiaztagiriak, fakturak edo horien ordezkoak eta ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta, oro har, gastuak frogatzeko gainerako egiaztagiri baliokideak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo indar administratiboa dutenak, betiere modu korrelatiboan ordenaturik zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera. Agiri horien fotokopiak egin eta zerbitzu kudeatzaileak konpultsatu eta adostuko ditu; gero, jatorrizkoak interesdunei itzuliko zaizkie. Agiri jatorrizkoak edo horien kopia konpultsatuak entitate onuradunak gorde beharko ditu, gutxienez lau urtean. Aurrekoaz gain, honako baldintza hauek bete beharko dira:

c.1) Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZatik salbuetsirik badago, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.

c.2) Langileria-gastuak soldata-kostu gisara jotzeko, beharrezkoa da agiri hauek aurkeztea: lan-kontratuaren kopiak, langileei dagozkien nominak –jasotzaileak sinaturik eta ordainduta daudela egiaztatuta– edo, bestela, bankuaren abonu-agiria, eta Gizarte Segurantzaren kotizazioei dagozkien ziurtagiriak.

c.3) Proiektua gauzatzeko aurreikusi den dataz bestekoa duten fakturak onartuko dira, baldin eta organo eskudunak aldez aurretik proiektuaren aldaketaren bat baimendu eta aldaketa horrek proiektua gauzatzeko epeari eragiten badio.

d) Hartzekodunei ordaindu izana egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ordaindu izana banku-zordunketa bidez egiaztatu behar da, behar bezala sinatutako hartu-agiri baten bidez edo, bestela, aurkeztutako fakturak ordaindu egin direla ziurtatzen duen beste agiri bat aurkeztuz.

e) Dagokion itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko geldikinik bada edo diru-laguntzen xede izan den jardueraren kostua baino diru gehiago jaso bada, eta horiei dagozkien berandutze-interesak.

Nolanahi ere, diru-laguntzen onuradunek balorazio txostena erantsi behar diote aurkeztutako justifikazioari, dagokion udal-teknikariak izenpetua. Halaber, kontuan harturik diru-laguntza publikoek ezin dutela inola ere irabazirik sorrarazi, haiekin batera jarduera edo helburu jakin batzuetarako beste diru-laguntza batzuk eskuratzeak Udalaren diru-laguntza murriztea edo horren zenbatekoa itzuli beharra eragiten ahal du.

Diru-kopurua kobratu izanak diru-laguntzak jaso dituzten kirol-taldeen kontabilitate edo erregistro liburuan agertu behar du, betiere kirol-taldeok halakorik izatera behartuta badaude.

Diru-laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatzen badira, eta, edozein kasutan, beste administrazio, pertsona edo entitate publiko edo pribatu batzuek emaniko diru-laguntzak aldi berean eskuratzen badira –eta ez bada horien berri lehenago eman–, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da. Halaber, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu eginen da, justifikatutako gastuak diru-laguntzaren xede izan direnak baino gutxiago badira, edo aurreikusi baino diru-sarrera gehiago eskuratu badira.

o Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.

Bestelako edukirik: o BAI o EZ.

o Justifikazio-kontu sinplifikatua.

o Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

  • Zehaztu beharrekoak:
  • Modulua osatuko duten unitateak
  • Moduluaren unitate-kostua
  • Gainerako inguruabarrak

o Kontabilitate-orrien aurkezpena (Ordenantzaren 38. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla, eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.

o Beste sistemaren bat:

2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: Emandako diru-laguntza justifikatu eta, horrenbestez, agiri frogagarriak aurkezteko epea 2015eko azaroaren 16an amaituko da. Epe hori betetzea funtsezkoa da. Hori horrela, onuradunek agiri horiek epean aurkeztu ezean, Udalak aurkezteko eskatuko die, eta berriz ere epean aurkeztu ezean, laguntzaren zenbatekoa itzultzeko exijituko die.

Q.–Dirua itzularazteko arrazoiak.

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: x BAI o EZ.

Kontuan harturik diru-laguntzek ezin dutela gainditu onuradunek egin behar dituzten jardueren kostua –dela diru-laguntzek beraiek bakarrik dela Udaletik, beste administrazio publikoetatik edota nazioko zein nazioarteko beste entitate publiko zein pribatuetatik edo partikularrengandik jasotako diru-laguntzak edo bestelako diru-sarrerak gehituta–, kasuan kasuko onuradunak dagozkion kopuruak itzuli beharko ditu, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoarekin bat. Honako egoera hauetan zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea, diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina:

a) Diru-laguntza zertarako eman eta horren xedea betetzen ez denean.

b) Diru-laguntzak eskatutako baldintzak bete gabe eskuratzen direnean, betiere onuradunei egozten ahal zaizkien zioak direla medio.

c) Jasotako funtsen erabilera justifikatzeko betebeharra betetzen ez denean.

d) Beste diru-laguntzaren bat aldi berean jasotzen denean, salbu horiek bateragarriak badira.

e) Onuradunek jarduerak egiteko jaso dituzten eta bateragarriak diren diru-laguntzek egin beharreko jardueren kostuaren muga gainditzen dutenean, muga hori zenbatean gainditu eta hainbestean.

f) Diru-laguntzak emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatu edo betetzen ez direnean.

g) Oinarri honetan aipatzen diren egiaztapenei oztopoak jartzen zaizkienean edo ez direnean egiten uzten.

Emandako diru-laguntzak zenbat jo eta kopuru horren % 30 murriztuko da onuradunek publizitatea egin edo sustatzen badute hiri-elementuetan pintadak eginez edo baimenik gabe kartel eta pankartak paratuz.

Diru-laguntza itzularazteko ebazpena organo emaileak emanen du, behin espedientea instruitu eta gero, betiere aplikagarriak diren lege orokorrekin bat.

Itzuli beharreko kopuruak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira, eta, horiek kobratzeko, diru-bilketarako indarra duten arauetan xedatutakoa aplikatuko da.

R.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

S.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk.

T.–Eranskinen aurkibidea.

x I. Eranskina.–Eskabide-eredua.

x II. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

x III. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

x Eranskin Osagarriak.

IV. Eranskina.–Jardueraren Aurrekontua.

Ohar garrantzitsua: Agiri hau erabat ongi ikusteko, gomendagarria da PDF formatuan deskargatu eta irakurtzea.

I. ERANSKINA

Diru-laguntzen eskabidea

PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

HELBIDEA

TELEFONOA

ZK.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

[EZABATU EZ DAGOKIZUNA]

BEREZ EDO HONAKO HONEN IZENEAN*:

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

HELBIDEA

ZK.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

TELEFONOA

FAXA

POSTA ELEKTRONIKOA

Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago deialdia egin dela, 2014-2015eko kirol-denboraldian nazioko lehenengo hiru maila absolutuetako nazioko ohiko liga ofizialetan parte hartzen duten kirol-taldeei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko.

ESKAERA: Kontuan har dadila eskabidea, eta horretarako, honako agiri hauek aurkezten ditut:

o Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

o Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, honako hauek ziurtatzeko: pertsona edo entitate eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten baldintzak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.

o Ziurtagiria pertsona edo entitate eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko, deialdiaren G.4) atalean zehaztutako moduarekin bat.

o Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz. (III. eranskina).

o Deialdi honen G.4) atalean zehazten diren agiriak.

Iruñean, ................(e)ko ......................aren ..............(e)an.
(Sinadura)

Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: .......................Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .................................. Helbidea: .................................... IFZ: .................... Telefonoa: .................. Faxa: ........................ Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, norgehiagokako araubidean, 2014-2015eko kirol-denboraldian nazioko lehenengo hiru maila absolutuetako nazioko ohiko liga ofizialetan parte hartzen duten kirol-taldeei zuzenduta.

ADIERAZPENA:

–Bete egiten ditut onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.

–Ez nau ukitzen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak onuradun izateko aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere.

–Egunean ditut zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

–Konpromisoa hartzen dut diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko dudala eskatutako laguntzaren zenbatekoa.

–Konpromisoa hartzen dut aitorpen honek zehazten dituen inguruabarrak ziurtatzeko, errekerimendua noiz egin eta hortik hamabost eguneko epean, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 15.7 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

Iruñean, ....................(e)ko ...........................aren ............(e)an.
(Sinadura)

Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

III. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean

Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: .......................Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .................................. Helbidea: .............................. IFZ: .................... Telefonoa: .................. Faxa: ........................ Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, norgehiagokako araubidean, 2014-2015eko kirol-denboraldian nazioko lehenengo hiru maila absolutuetako nazioko ohiko liga ofizialetan parte hartzen duten kirol-taldeei zuzenduta.

Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean, honako hau adierazten du:

o Ez diet ezein diru-laguntzarik eskatu, deialdi honen xede bererako, nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste ezein partikularri –ezta haiengandik halakorik jaso ere–.

o Diru-laguntza hauek eskatu dizkiet, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste edozein partikularri:

o Diru-laguntza hauek jaso ditut, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edota partikular hauen eskutik:

Eskatutako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa): ........................................................................................................................

Jasotako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa): ............................................................................................................................

Iruñean, .................(e)ko ......................aren ................(e)an.
(Sinadura)

IV ERANSKINA

Jardueraren aurrekontua

1.–Lehiaketan izena ematea, lizentziak, Federazioko hainbat kuota eta arbitrajeak

euro

2.–Kirol-instalazioen alokairuak eragindako gastuak

euro

3.–Joan-etorrietan ostatu hartzeak, mantenuak eta joan-etorriek beraiek eragindako gastuak

euro

4.–Material suntsigarriak, kirol-ekipajea eta botikina

euro

5.–Kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuak eta teknikariendako zein jokalariendako diru-sariak

euro

Guztira

euro

Sinadura

Iruñean, 2015eko .......................aren ........................(e)an.

–Kirol-talde bakoitzak fitxa bat bete behar du derrigorrean, bi taldek lehiaketa berean elkarrekin parte hartzen badute ere.

Iragarkiaren kodea: L1505556