79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzen deialdia, diru-prestazioak ematekoa, Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena duten errehabilitazio-zentroetako egonaldiak ordaintze aldera. 2015. urtea

Iruñeko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzigo Delegatuak 2015eko martxoaren 2an emandako ebazpenaren bidez, diru-laguntzen deialdi hau onesten da.

Iruñean, 2015eko martxoaren 3an.–Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.

DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA, DIRU-PRESTAZIOAK EMATEKOA, NAFARROAKO GOBERNUAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA DUTEN ERREHABILITAZIO-ZENTROETAKO EGONALDIAK ORDAINTZE ALDERA. 2015. URTEA

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak, Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi zuenak –erabaki hori behin betiko bihurtu zelarik jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako–, xedatutakoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A.–Entitate deitzailea.

1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzigo Delegatua.

3. Alor kudeatzailea: Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorra.

4. Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua.

1. Deialdiaren xedea.

Diru-laguntzak emateko prozesua arautzea gizarte zerbitzuen arloan, diru-prestazioak emateko, Nafarroako gobernuarekin lankidetza-hitzarmena duten errehabilitazio-zentroetako egonaldiak ordaintze aldera, betiere deialdi honen B.3) eta D) ataletan ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badira.

Unean uneko diru-laguntzak dira, grazia gisa ematekoak, eta subsidiarioak Nafarroako Gobernuak zentro eta komunitate terapeutiko hauetarako ematen dituen laguntzekin, haiekiko lankidetza-hitzarmenen bidez: Egiarte Ibarre Zentro Multzoa S.A.; Gizakia Helburu elkartea; Antox-Larraingoako komunitate terapeutikoa.

2. Deialdiaren helburua.

Hona deialdi honen helburua:

1.–Bitartekoak sortzea laguntza ekonomikoa emateko –auzo-unitateetan gizarte-langileek egiten duten lanaren osagarri gisara– halako familiei non –Iruñean bizi direlarik– eragozpen larriak baitituzte gizarteratzeko, frogatuta baitago hainbat gabezia dituztela, oinarrizko beharrei dagokienez, diru- edota gizarte- zein osasun-esparruetan.

2.–Droga-mendekotasunak jota daudenei laguntzea, baldin eta, komunitate terapeutiko batean tratamendua jaso nahi dutelarik, diru-bitartekorik ez badute Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen ez duen egonaldiak sortutako kostuari aurre egiteko. Diru-laguntzaren jomuga izanen da zentro terapeutikoan postu bakoitzeko ezarritako kostuaren eta Nafarroako Gobernuak kontzeptu bera dela medio emandako diru-laguntzaren arteko aldea estaltzea, betiere, deialdi honen aurrekontu-mugaren barnean. Urtero, komunitate terapeutiko bakoitzak ziurtagiri bat igorriko du Alorrera, erabiltzaile bakoitzak ordaindu beharreko egonaldi-kuotari buruz.

3.–Udalak gizartearen esparruan duen ardurari eutsiz, halako tresna berezi bat eskaintzea hala pobrezia –iraunkorra zein aldian aldikoa– nola zein bere kabuz baliatzeko gaitasun eskasa pairatzen dituztenen egoera leuntzeko, gainerako gizarte-prestazioen osagarri gisara.

4.–Deserrotzea edo gizarte-bazterkeria eragin edo larriagotu ahal duten egoerak leuntzea.

5.–Baliabide profesionala eta lagungarria izatea Udalaren Gizarte Zerbitzuek gizarteratzeko taxuturiko prozesuetan jarduteko.

3. Baldintzak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko.

Deialdi hau zuzenduta dago Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena duten errehabilitazio-zentroetako egonaldiak sortutako gastuak ordaintzen laguntzera.

Diru-laguntza jasotzeko baldintzak:

–Eskatzailea “komunitate-fasean” egotea, aldaketa esanguratsurik ez izatea familiaren ekonomia-egoeran, aurrekontu-kontsignazioa izatea eta diru-laguntzen deialdia egitea.

–Ontzat emanen da komunitate terapeutiko batean gehienez ere hiru hilabetez borondatezko alta hartu edo tratamendurik gabe egon eta gero komunitate horretan, edo beste batean, onartua izatea, beste eskaera bat aurkeztu gabe; halako kasuetan, nahikoa izanen da zentro terapeutikoak pertsona hori komunitatean sartu dela jakinaraztea, laguntza jasotzeko aurrekontu nahikorik izanez gero. Nolanahi ere, eskatzailea zentrora berriro sartzean indarrean den deialdia aplikatuko zaio. Eskatzaile bat zentro batetik ateratzen denetik hiru hilabete igaroz gero, eskaera berri bat aurkeztu beharko du dagokion auzo-unitatean. 2014. urtean kontzeptu hau dela bide laguntza jaso eta komunitate terapeutiko batean segitzen duten pertsonek lehentasuna izanen dute eskaera berrien aurretik, espedientea berritu behar gabe; nahikoa izanen dute komunitate terapeutiko batean segitzen dutela erakustea, deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat.

Hasteko, laguntzak honako egonaldi-tarte hau estaliko du: erabiltzaile bat komunitate terapeutikoan sartzen, edo berriz sartzen, denetik, edo, komunitate terapeutikoetan segitzen duten onuradunen kasuan, Iruñeko Udalak diruz lagundu duen azken egonalditik, laguntza emateko ebazpenaren data baino lehen egindako azken likidazioaren eguneraino, betiere, deialdi honen Ñ.2) idatzi-zatian ezarritako aldiekin eta epeekin bat.

Laguntza luza daiteke, esan gabe luzatu ere, diru-laguntzaren onuradunak segitzen badu komunitate terapeutikoan. 2015eko abenduaren 31ren ondorengo egonaldietarako laguntzak ematea deialdi berri bat onestearen mendean egonen da.

2015eko urriaren 31 igaro eta gero aurkezten diren eskaerak tramitatzea deialdia hurrengo urtean berriz ere onestearen mendean geldituko da, eta, edozein kasutan, hurrengo urteko aurrekontuaren kargura tramitatuko dira.

Diru-laguntzak jomuga izanen du zentro terapeutikoan postu bakoitzeko ezarritako kostuaren eta Nafarroako Gobernuak kontzeptu bera dela medio emandako diru-laguntzaren arteko aldea estaltzea, betiere, deialdi honen aurrekontuaren mugaren barnean eta C.3) idatzi-zatian adierazitakoarekin bat. Urtero, komunitate terapeutiko bakoitzak ziurtagiri bat igorriko du Alorrera, erabiltzaile bakoitzak ordaindu behar duen egonaldi-kuotari buruz.

Prestazio-eskaera ukatuko da, baldin eta eskatzaileek ez badute betetzen deialdi honen C.3) eta D1) idatzi-zatietan jasotako betekizunak, eskatutako agiriak aurkezten ez badira edo deialdiaren kreditua agortzen bada.

Deialdi hau 2015. urtean egongo da indarrean.

4. Baloratzeko baldintzak, bideak eta lehentasunak: x BAI o EZ.

Laguntza ekonomikoak onuradun izateko betekizunak betetzen dituzten eskabideak aurkeztu ahala emango dira, eta, betiere, eskabideari erantzuteko aurrekontu-kontsignazioa egon bitartean. Ezinbestekotzat jotzen da, eta, horrenbestez, lehentasunez bete beharrekoa, eskatzaileek deialdi honen D.1) idatzi-zatiaren 1., 2., 3. eta 4. puntuetan jasotako baldintzak betetzea, bai eta eskatzaileak sartuta egotea ere, deialdiaren C.3) idatzi-zatian aplikagarritzat jotzen diren diru-sarreren baremoak jasotzen dituen maila ekonomikoetako batean.

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa.

1. Deialdian gehienez ezarritako zenbateko osoa: 33.000 euro.

Atal honen amaieran adierazitakoa ezertan galarazi gabe, aurrekontu-kontsignazioa 2015ean agortzen bada eta Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrean aurtengorako aurreikusitako beste jardueretako batzuk ez badira gauzatu, jarduera horietarako aurreikusitako zenbatekoak deialdi honetan erabiltzen ahalko dira, baina horrek ez du berez ekarriko beste deialdi bat egin beharra. Gehikuntza horren onuradun izango dira eskaera deialdi honekin bat eta diru-laguntzak eskatzeko epean egin duten eskatzaileak, baldin eta kreditua agortzean laguntzarik jaso gabe geldituak badira.

Diru-laguntzek ezin izango dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2. Aurrekontu-saila: 70/31310/480000.

3. Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Diru-laguntzaren zenbatekoak zentro terapeutikoan postu bakoitzeko ezarritako kostuaren eta Nafarroako Gobernuak emandako diru-laguntzaren arteko aldea estaliko du, betiere erabiltzailearen diru-sarreren mailari dagokion portzentajearekin bat eta idatzi-zati honetan ezarritako baremoaren arabera.

–Diru-sarreretan aplikatu beharreko baremoa:

FAMILIA-KIDEAK

DIRU-SARREREN MUGA

DIRU-LAGUNTZA (%)

DIRU-SARREREN MUGA

DIRU-LAGUNTZA (%)

Kide bat

278,50 euro

% 50

371,30 euro

%25

Bi kide

591,60 euro

% 50

684,50 euro

%25

Hiru kide

769,60 euro

% 50

900,30 euro

%25

Lau kidetik gora

1.026,50 euro

% 50

1.063,30 euro

%25

Deialdiaren D.1) idatzi-zatian –zeinak honetan xedatutakoa osatzen baitu– arauak ezartzen dira baremoak aipatzen dituen diru-sarreren mugak kontabilizatzeko.

4. Hainbat urtetarako deialdia: o BAI x EZ.

Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

5. Urtekoak:

Aurtengo zenbatekoa:

33.000 euro

1. urtekoa:

euro

2. urtekoa:

euro

3. urtekoa:

euro

4. urtekoa:

euro

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak.

1. Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntza jaso ahal izateko moduko egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egin eta hala egin dela adierazten bada idatzi-zati honetan.

Berariazko betekizunak: x BAI o EZ.

Diru-laguntza eskatzen ahalko dute honako betekizun hauek betetzen dituzten gizabanakoek edo bizikidetza-unitateek:

1.–Iruñean benetan bizitzea eta bertako erroldan izena emana izatea, gutxienez, urte bete lehenagotik.

2.–Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko gizarte-zerbitzuen erabiltzailea izatea, eta gizarteratzeko prozesu batean parte hartzen aritzea.

3.–Diru-baliabide nahikorik ez edukitzea, ezta gizarte edota familia mailako laguntzarik ere, egoerari aurre egiteko. Deialdi honen C.3) idatzi-zatian aurreikusten denaren arabera, aplikagarriak diren diru-sarreren baremoaren maila ekonomikoetariko batean sartuak izatea.

Diru-sarreren muga kalkulatzeko, eskatzaileak zentroan dagoen bitartean izanen dituen diru-sarrera guztiak hartuko dira kontuan. Baldin eta diru-sarrerak finkoak eta egonkorrak baditu, urteko diru-sarrerak 12 hilekoez zatitu, eta horren emaitza kontabilizatuko da.

Familia-unitate ekonomikotzat hartzen da eskatzaileak, haren ezkontideak edo horren pareko harremana duen bikotekideak eta haien seme-alaba adingabeek, edo, adin nagusikoak badira, ekonomikoki eskatzailearen pean daudenek, osatutakoa.

Eskatzaileen kasuan, zer kenkaritarako eskubidea eduki eta horiek aplikatuko zaizkie, hileko diru-sarreren muga zehaztu baino lehen. Hona kenkariak:

–Diru-sarreretatik etxebizitzaren gastuaren % 70 deskontatuko da (gehienez ere 150 euro hilean), gela bat alokaturik edukiz gero, edo proportzioan dagokiona, bi gela alokatuz gero. Ezin izanen deskontatu, inolaz ere, alokairuaren kostua baino zenbateko handiagorik.

Etxebizitzan familia bakarrik bizi den kasuetan, eta alokairuaren kontratuaren edo hipotekaren titularrak badira, alokairuaren edo hipotekaren hileroko kostuari % 70 aplikatu eta lortutako zenbatekoa deskontatuko da. Deskontatu beharreko zenbatekoa ez da inongo kasutan 400 euro/hilean baino gehiago izanen. Gela bat edo bat baino gehiago alokatuta dutenen kasuetan, kontzeptu honen bidez lortutako diru-sarrera alokairutik edo hipotekatik deskontatuko da. Lortutako zenbatekoari aipatutako portzentajea aplikatuko zaio (% 70), dagokion kenkaria aplikatzeko.

–Mantenu-pentsioaren edo konpentsazio-pentsioaren ordainketa, behar bezala dokumentatuta. Behin kopuru hori deskontaturik, eskatzailea kide bakarreko familia-unitatetzat joko da, diru-sarrerak zenbatzeko eta, horren ondorioz, diru-laguntza jasotzeko.

4.–Diru-laguntzen hartzaileek desintoxikazio-tratamendua egiten egon beharko dute, Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena duen errehabilitazio-zentro batean.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik: x BAI o EZ.

2. Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta idatzi-zati honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak: o BAI x EZ.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: o BAI x EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak:

o Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

o Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

o Oroitzapen-plakak.

o Aipamenak hedabideetan.

o Beste batzuk:-Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: o BAI x EZ.

Xede-epea:

F.–Proiektuaren aldaketak.

Proiektuan aldaketak egiteko aukera: o BAI x EZ.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu.

1. Eskabideak non aurkeztu:

Errehabilitazio-zentroetan egonaldietarako diru-laguntzen eskabideak aurkezten ahalko dira bai auzo-unitateetan, bai Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko beste programa eta zerbitzuetan. Eskabideak erregistratuko dira, eta, haiekin batera, eskaria justifikatzeko gizarte-txostena eta betekizunak betetzen direla egiaztatzeko ziurtagiriak zein eskatzaileen egoera sozioekonomikoaren gainekoak ere, eta Udaleko Diru-prestazioen Programaren teknikariei igorriko zaizkie.

2. Eskaerak noiz arte aurkeztu: Eskabideak aurkezteko epea Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta deialdiaren indarraldi osoa hartuko du. 2015. urtean egongo da indarrean.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3. Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik –edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek– aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

–NAN edo pasaportea.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

o Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

o Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

Diru-laguntza honen xedea eta izaera kontuan harturik, ez da eskatuko eskatzaileak c) idatzi-zati honetan adierazitako agiriak aurkeztea.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada –horiek publikoak zein pribatuak izaki–, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz. (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina) o BAI x EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

Diru-laguntza honen xedea eta izaera kontuan harturik, ez da eskatuko eskatzaileak f) idatzi-zati honetan adierazitako agiriak aurkeztea.

g) Familiaren diru-sarrera guztien frogagiriak (nominak, Errenta Aitorpena, pentsioak, prestazioak, etab.)

h) Onuraduna artatzen duen komunitate terapeutikoaren txostena, non jasota geratuko baitira haren eskaera eta zentroan noiz sartu zen.

i) Diru-laguntza esleitzeko beharrezkoak izan daitezkeen intereseko bestelako agiriak, eskatzaileen osasun-, gizarte- edota ekonomia-egoera egiaztatzekoak.

Deialdi honen ondorioetarako, idatzi-zati honetako e) letran eskatzen den informazioa deialdiaren II. Eranskinean dago jasota.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Prozedura tramitatu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena.

1. Prozedura tramitatzea: Espedienteak jaso ahala tramitatu eta ebatziko dira, eta horretarako aurrekontu-krediturik dagoen bitartean, betiere deialdi honen B.4) idatzi-zatian zehaztutako betekizunen, moduen eta balorazio-lehentasunen arabera. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

Halaber, ebazpen-proposamena Programaren arduradunaren txostenaren arabera emanen da.

Espedientean errehabilitazio-zentroaren txostena ere jasoko da, eta bertan honako hauek adieraziko dira: komunitate terapeutikoaren kasuan kasuko erabiltzailearen egonaldia, sarrera-data, zentro terapeutikoaren postu bakoitzeko ezarritako kostua, Nafarroako Gobernutik jasotako diru-laguntzaren zenbatekoa eta, bi kopuru horien arteko aldearen ondorioz, erabiltzaileari hilean ateratzen zaion kostua, Udalaren diru-laguntzak finantzatuko duena.

2. Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Ebazpena kasuan kasuko udal-zerbitzuari eta komunitate terapeutikoei –onuradunek egonaldia non egin eta horiei– jakinaraziko zaie.

Komunitate terapeutiko horiek jakinarazi behar diote, idatziz eta berehala, Udaleko Diru-Prestazioen Programari, erabiltzaileren batek baja hartzen duenean, dela tratamendua amaitu duelako, dela bere borondatez utzi duelako edo beste edozein ziorengatik.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3. Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: o BAI x EZ.

–Tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: x BAI o EZ.

o Epea kontatzeko beste sistema bat.

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

I.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: o BAI x EZ

Argitaratzeko bidea:

o Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

o Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 18.1. b) artikuluan ezarritakoarekin bat, ez da argitaratu behar diru-laguntzak emateko ebazpena.

J.–Diru-laguntzen xede diren gastuak.

1. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen J.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

Komunitate terapeutikoetan egindako egonaldiek sortutako gastuak, kasuan-kasuan onuradunaren diru-sarreren mailari dagokion portzentajean, deialdi honen C.3) idatzi-zatian adierazitako diru-sarreren baremo aplikagarriarekin bat.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen Ñ.2) idatzi-zatian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua: o BAI x EZ.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:

2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: Deialdi honen B.3) idatzi-zatian adierazitakoa.

K.–Azpikontratatzea.

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: o BAI x EZ.

Portzentajea:

L.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa

Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, idatzi-zati honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: x BAI o EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea: Diru-prestazioak zentro terapeutikoan postu bakoitzeko ezarritako kostuaren eta Nafarroako Gobernuak emandako diru-laguntzaren arteko aldea estaliko du, betiere erabiltzaileen diru-sarreren mailari dagokion portzentajearekin bat eta C.3) idatzi-zatian ezarritako baremoaren arabera.

M.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Udalaren diru-laguntza jasotzea x Bateragarria o Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

N.–Ordainketa.

1. Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

o Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.

x Konturako ordainketa:

x Ordainketa zatikatua: Diru-laguntzak komunitate terapeutikoei zuzenean ordainduko zaizkie, eta horiek erabiltzaileen izenen zerrenda aurkeztuko dute, eta bertan adieraziko dituzte sarrera-eguna eta, halakorik balitz, onuradun bakoitzak egonaldian izan dituen baja-aldiak. Hiru ordainketa eginen dira urtean zehar, deialdi honen Ñ.2) idatzi-zatian adierazitako epeekin bat. Behin komunitate terapeutikoek aurkeztutako dokumentazioa egiaztaturik eta Udaleko zerbitzu teknikoek oniritzia eman eta gero, organo eskudunak ebazpena emanen du, bi hilabeteko gehienezko epean, eta diru-laguntza ordainduko da.

o Ordainketa aurreratua.

o Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua).

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Aurrekoa gorabehera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 33.4. artikuluan xedatutakoarekin bat, Iruñeko Udalak ofizioz kitatzen ahalko ditu diru-laguntzen onuradunekin kobratzeke dituen zorrak, emandako diru-laguntzaren edo horren parte baten bidez haiek berdinduta.

2. Bermeen eraketa: o BAI x EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa:

Ñ.–Justifikazioa.

1. Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

o Justifikazio-kontua:

o Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat)

o Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta:

  • Bestelako edukirik: o BAI o EZ.o Justifikazio-kontu sinplifikatua

o Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

  • Zehaztu beharrekoak:
  • Modulua osatuko duten unitateak:
  • Moduluaren unitate-kostua:
  • Gainerako inguruabarrak:

o Kontabilitate-orrien aurkezpena:

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla, eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.

x Beste sistemaren bat: Komunitate terapeutikoek erabiltzaileen izenen zerrenda aurkeztuko dute, eta bertan sarrera-eguna eta, halakorik balitz, onuradun bakoitzak egonaldian izan dituen baja-aldiak adieraziko dituzte. Hiru une finkatu dira urtean zehar halakorik egiteko. Une horiek idatzi-zati honen 2. zenbakian aipatzen dira. Aipatutako izen-zerrenda hori frogagiritzat jotzen da ziurtatzeko diru-laguntzaren xedea den egoera gauzatu dela.

2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: Honako aldi eta epe hauek ezartzen dira erabiltzaileen izen-zerrendak aurkezteko:

–Lehen likidazioaren aurkezpen-data (barruan hartzen ditu 2014ko azaroa eta abendua, eta 2015eko urtarriletik martxora bitarte): apirilaren lehen astea baino lehenago.

–Bigarren likidazioaren aurkezpen-data (2015eko apiriletik uztailera, biak barne): abuztuaren lehen astea.

–Hirugarren likidazioaren aurkezpen-data (2015eko abuztutik urrira, biak barne): azaroaren lehen astea.

O.–Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak.

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: o BAI x EZ.

P.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Q.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk.

R.–Eranskinen aurkibidea.

x I. Eranskina.–Eskabide-Eredua.

x II. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

o III. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

o Eranskin Osagarriak.

I. ERANSKINA

Diru-prestazioak, egonaldiak egiteko nafarroako gobernuarekin lankidetza hitzarmena duten errehabilitazio zentroetan

ESKABIDEA

Izen-abizenak .......................................................... NAN: ....................... Herria: ............................ Kalea: ................................................................ P.K. .............. Telefonoa: ...............................................

Aurreko datuen jabeak hau ESKATZEN DU: diru-prestazioa eman diezaiotela, Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena duten errehabilitazio-zentroetako batean egonaldia egiteko, uste baitu betetzen dituela 2015. urteko deialdian ezarritako betekizunak.

Iruñean, 201 .............e)ko ......................aren .........(e)an.
Sin.: Eskatzailea

Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat, jakitera ematen dizugu Iruñeko Udalaren datu-baseak osatzen dituzten fitxategietan bildu ahalko direla Nafarroako Gobernuarekin lankidetza duten errehabilitazio zentroetako egonaldiak diruz laguntzeko jasotako datuak. Halaber, jakitera ematen dizugu datuok (eskatzailearen identifikazioa, NANa, errolda-orria, ekonomia-agiriak eta osasun-agiriak) bakarrik jasotzen direla eskatutako laguntza emateko eta diru-laguntza ordaintzeko. Eskabidea aurkeztea bera baimen askietsia da, honako hauetarako:

–Iruñeko Udalak lehen aipatu datuak biltzeko, eskatutako diru-laguntza eman ala ez baloratze aldera.

–Errehabilitazioa egiteko hautatutako zentroari edo komunitate terapeutikoari jakinarazteko erabiltzaile bakoitzari emandako diru-laguntzak zenbat jotzen duen zein erabiltzaileen izen-abizenak. Jakinarazpen horren helburua da terapia-zentroek adieraztea onuradun bakoitzak zenbat egun eman duen bertan.

–Udalak emandako diru-laguntzaren zenbatekoa ordaintzeko, kasuan kasuko terapia zentroaren kontu korrontean.

Aipatu terapia-zentroek arauturik dute datu horien erabilera.

Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea. Eskubide hori gauzatzeko, Udaleko Erregistro Orokorrera jo dezakezu (Kondestablearen jauregia - Kale Nagusia 2, behea, 31001 Iruña), edo Iruñeko Udalaren webgunera (www.pamplona.es).

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: .......................Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): ........................................................................... Helbidea: ................................................ IFZ: ....................

Telefonoa: ................... Aurreko datuen jabeak, 2015. urtean Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena duten errehabilitazio-zentroetako egonaldiak ordaintzeko diru-laguntzen deialdiaren berri jaso duelarik, honako hau

ADIERAZTEN DU:

–Bete egiten ditut onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.

–Konpromisoa hartzen dut diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko dudala eskatutako laguntzaren zenbatekoa.

–Xede bererako eskatutako diru-laguntzei buruz, hau adierazten dut (markatu dagokizuna):

o Ez diet ezein diru-laguntzarik eskatu, deialdi honen xede bererako, nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste ezein partikularri –ezta haiengandik halakorik jaso ere– o.

o Diru-laguntza hauek eskatu dizkiet, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste edozein partikularri: o (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa).

Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

Iruñean, 2015eko ......................(a)ren ......................(e)an.
(Sinadura)

Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

Iragarkiaren kodea: L1505507