79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko apirilaren 15ean hartua, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak finkatzen dituena.

Azaroaren 28ko 249/1986 Foru Dekretuak, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak salmenta bidez esleitzeko baldintzak finkatzen dituenak, ezartzen du Nafarroako Gobernuak finkatuko dituela urtero lurzati horien prezioak industrialde bakoitzerako.

Prezioen azken eguneratzea Nafarroako Gobernuak 2014ko urtarrilaren 29an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2014ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 14an.

Kontuan harturik gaur egungo krisialdi honetan industria lurzoruaren eskaria oso baxua izaten ari dela, egoki ikusi da industria lurzoruen prezioa ehuneko hogeita bost jaistea, gaur egungo prezioekin alderatuta, baina goian aipatutako erabakian jasotako gainerako baldintzak aldatu gabe.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak honako hauek izanen dira:

INDUSTRIALDEAREN IZENA

PREZIOA / m²

(eurotan)

Buñuelgo industrialdea

20,85

Caparrosoko industrialdea

19,13

Castejongo industrialdea

20,81

Elortzeko industrialdea

61,31

Izizeko industrialdea

19,50

Tuterako ‘’M. del Cierzo’’ industrialdea

12,19

Olaztiko industrialdea

39,75

Rocaforte-Zangozako industrialdea

16,50

Vianako ‘’La Alberguería’’ industrialdea

41,25

Prezio horiei balio erantsiaren gaineko zergarako kasuan-kasuan indarra duen tasa aplikatuko zaie.

2. Prezio horiek erabaki hau argitaratu ondotik behin betiko esleitzen diren salmenta guztietan aplikatuko dira, aurretik behin-behineko erreserba egina zutenak barne.

3. Azalera handiko instalazio bereziak ezartzeko den industria lurzoru urbanizatu gabea saltzeko prezioa Nafarroako Gobernuak finkatuko du kasuan-kasuan, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Betiere enpresa esleipen-hartzailearen kontura izanen da beharrezkoak diren azpiegituren kostua.

4. Enpresa esleipen-hartzailearen kontura izanen dira salerosketaren eskritura publikoa formalizatzeko beharrezkoak diren gastu guztiak.

5. Prezioa ordaintzeko gerorapenen bat onesten den kasuetan aplikatuko den interes-tasa ez da diruaren legezko interesa baino baxuagoa izanen. Legezko interesa, 2015eko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Lege Organikoaren arabera, %3,5ekoa da.

6. Tuterako “Montes del Cierzo” industrialdean salduko diren lurzatietan, fatxadaren luzera sakoneraren herena izanen da.

7. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko apirilaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1505913