79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Ejidoseko 3 eta 4. larreen herritarren arteko esleipena

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan eta udalerri honetako herri larreen esleipena eta aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritakoari jarraikiz, Elizagorriko Udalak, 2015eko apirilaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 15 egun balioduneko epea zabaltzea, honako iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritar interesdunek eskaera aurkez dezaten udal bulegoetan Ejidoseko 3. zenbakiko larreen (“El Comunero”) eta 4. zenbakikoen (“Castejón Los Frailes”) esleipenerako.

Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen, aipatutako eskabideak aurkez daitezen.

Elizagorrian, 2015eko apirilaren 17an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1505783