79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Udal ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2015eko martxoaren 30eko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

“Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza, proposatutako testuarekin bat, espedientean baitago.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 30 eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean”.

Garinoainen, 2015eko apirilaren 9an.–Alkatea, Francisco Javier Echarri Cabodevilla.

Iragarkiaren kodea: L1505382