79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa 2015eko udal aurrekontuan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2015eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa onestea 2011tik 2015era luzatutako udal aurrekontuan, inbertsio hauei aurre egiteko: “Udaltzaingoaren bulegoak berritzea” eta “Bide segurtasunerako materiala”.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Burlatan, 2015eko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1505404