79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Elizondoko 16. poligonoko 692. lurzatiaren xehetasun azterlana Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2015eko martxoaren 9an egin osoko bilkura berezian, 4. puntuan, hasiera batez onetsi zuen Elizondoko 16. poligonoko 692. lurzatiaren xehetasun azterlana, Eduardo Damboriena Alzuartek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.

Elizondon, 2015eko martxoaren 9an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1505732