79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2015eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2015eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 1/2015 espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz, espedientea 15 egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da.

Bargotan, 2015eko apirilaren 8an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Pablo LLorens García.

Iragarkiaren kodea: L1505384