79. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

124/2015 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, udal musika eskolentzako diru-laguntzen 2015eko deialdia onesten duena.

Abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren bidez (abenduaren 13ko 79/2010 Foru Dekretuak aldatua), musika eta dantza eskolen sorrera eta funtzionamendua Nafarroako Foru Komunitatean arautzeko oinarrizko arauak ezarri ziren.

Hezkuntza Departamentuak badu aurrekontuko kontu-sail bat udal titulartasuna duten musika eskolak finantzatzen laguntzeko.

Bestalde, LOGSEk jasotako goi mailako musika ikasketak ezartzeko modua arautu eta “Pablo Sarasate” Goi Mailako Musika Kontserbatorioa sortu zuen martxoaren 27ko 7/2002 Foru Legeak hirugarren xedapen gehigarrian adierazten du Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren bitartez, musika eskoletan musika ikasketa arautuak egiteko probak prestatzeko programak ezartzen laguntzeko sistema berariazkoa ezarriko duela, eta ezarpen-maila baxuko orkestra espezialitateei laguntzeko politikak sustatuko dituela.

Ebazpen honen helburua da diru-laguntzak emateko arauak ezarriko dituen deialdi bat onestea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako udal musika eskolentzako diru-laguntzen deialdia onestea, ebazpen honen I. eranskin gisa atxiki diren oinarri arautzaileekin bat.

2. Gehienez 1.720.283 euroko gastua baimentzea, 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuko “Musika eskolentzako diru-laguntza” izeneko 421004-42440-4609-322502 kontu-sailaren kargura.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta ukitutako musika eskolen titular diren udalei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen eta bere eranskinen kontra administrazio publiko interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2015eko apirilaren 9an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

Nafarroako udal musika eskolentzako diru-laguntzen 2015eko deialdiaren oinarriak

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da toki administrazioen edo horiei loturik edo horien mende dauden entitateen titulartasuna duten musika eskoletarako diru-laguntzen kontzesioa arautzea, 2015. urtean, ikastetxe horien mantentze-lanetarako eta funtzionamendurako.

2.–Onuradunak.

Deialdi honetan arauturiko diru-laguntzak eskatzen ahalko dituzte Nafarroan kokaturik dauden musika eskolen titularrak diren toki administrazioek edo haiei loturiko edo haien mendeko entitateek, betiere 2014ko abenduaren 31n Hezkuntza Departamentuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribaturik badaude eta 2014-2015 ikasturte osoan, hasten denetik bukatu arte, jardunean irauten badute.

3.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Deialdi honen bidez ematen diren diru-laguntzak 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuko “Musika eskolentzako diru-laguntzak” izeneko 421004-42440-4609-322502 kontu-sailaren kargura emanen dira. Gehienez ere 1.720.283 euro banatuko dira.

4.–Eskaerak egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Onuradun izan daitezkeenek ebazpen honen II. eranskineko ereduaren araberako eskabide-orria aurkeztu beharko dute, departamentu honetako Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera zuzendua, deialdia argitaratu eta 15 egun balioduneko epean, toki hauetako batean: Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko bulegoetan (2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 7koa), Hezkuntza Departamentuarenean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako batean, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoari buruzko ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak sortu eta arautzen duen erregistro elektronikoa erabiliz.

4.2. Legezko ordezkariak aurkeztu behar du eskaera, musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunak erabaki bidez horretarako ahalordea emanda. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunaren erabakia, eskaera aurkezten duen legezko ordezkariari ahalordea ematen diona.

–Entitatearen estatutuak, udal bati lotutako edo haren mendeko entitateak direnean. Aurreko urteko deialdian aurkeztutako datuetan aldaketaren bat izan bada soilik aurkeztu beharko da dokumentazio hori.

4.3. Musika eskolek, 4.2 atalean aipatutako agiriez gain, ondoko hauek erantsiko dizkiote eskabideari:

4.3.1. Eskolak berak luzatutako ziurtagiria, 2014-2015 ikasturtean musika ikasketa arautuetara igaro diren ikasleen zerrenda erakutsiko duena (izen-deiturak eta 2013-2014 ikasturtean zein programatan egon diren matrikulaturik), halako ikaslerik baldin bada.

4.3.2. Musikako ikasketa arautuetako, lanbide ikasketetako edo goi mailako ikasketetako Espainiako ikastetxeek luzatutako ziurtagiriak, ikasle horiek 2014-2015 ikasturtean maila horietako kurtso osoak egiteko matrikulaturik daudela azaltzen dutenak.

4.3.3. Musika eskolaren diru-sarrera eta gastuen 2014ko aurrekontu gauzatua edo burutua, musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunak onetsia. Aurrekontu horretan zehaztuko dira, gutxienez, udalak edo horri loturik edo horren mende dauden entitateek jarritako diru-sarrerak, Hezkuntza Departamentuaren diru-laguntzaren bidezkoak, beste administrazio publiko batzuenak eta partikularrenak. Gastuen aurrekontu gauzatuan gutxienez hauek zehaztuko dira: irakasleen gastuak eta horien karga sozialak, irakasleak ez diren gainerako langileen datu berberak, ekipamendu gastuak eta urtean egindako berritzeenak, eta musika eskolaren funtzionamendu eta kontserbazio gastuak (III. eranskina).

Agiri hori ez da aurkeztuko dagoeneko aurkeztu bada ziurtagiri gisa Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalean aurreko deialdian.

4.3.4. Eskolaren diru-sarrera eta gastuen 2015eko hasierako aurrekontua, eskolaren titularra den entitateak onetsia, gutxienez ere aurreko lerroaldean aipaturikoak zehaztuko dituena (IV. eranskina). Hori izan ezean, 2014ko aurrekontu gauzatua hartuko da kontuan.

4.3.5. Eskolaren titularra den entitateak onetsitako tarifa edo prezio publikoak, 2014-2015 ikasturtean ikasleei kobratzen zaizkienak.

4.3.6. Diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzeko erabiliko diren datuen laburpena (V. eranskina). Datu horiek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura bidalitako Ikastetxea Antolatzeko Dokumentuan agertzen direnak bezalakoak izanen dira.

4.4. Diru-laguntza eskaera osorik betetzen ez bada edo eskaera baloratzeko garrantzitsuak diren alderdiak behar bezala frogatzen ez badira, akatsa zuzen dezala eskatuko zaio entitate titularrari. Horretarako hamar egun balioduneko epea emanen zaio gehienez ere, jakinarazpen egunaren ondokotik hasita. Eskaturiko zuzenketak egiten ez badira, musika eskolaren titularrak diru-laguntza lortzeko izan dezakeen eskubidea galduko du, eta eskaera artxibatutzat joko da.

5.–Diru-laguntzaren mugak.

Musika eskola bakoitzari eman beharreko diru-laguntzak muga hauek izanen ditu:

5.1. Musika eskola bakoitzari eman beharreko diru kopurua ezin da izan 2014. urtean eskolako titularra den entitateak, ekitaldi horretako aurrekontu gauzatuan agertzen denaren arabera, egiten duen diru ekarpena baino handiagoa. Musika eskolaren batek Hezkuntza Departamentuaren funtzionamendurako baimena 2014-2015 ikasturtearen hasieratik lortu badu, ez zaio lerroalde honetako gehieneko muga aplikatuko diru-laguntza kalkulatzerakoan.

5.2. Musika eskola bakoitzari guztira eman beharreko diru kopuru hori, gainera, ezin da izan musika eskolak 2015eko gastuetarako duen hasierako aurrekontuaren %33 baino handiagoa.

6.–Diru-laguntzaren zenbatekoa ezartzeko prozedura.

6.1. Eskaera egiten duten musika eskolek gehienez 1.200 euro jasoko dute 2013-2014 ikasturtean eskolan matrikulatu eta 2014-2015 ikasturtean lanbideko edo goi mailako musika ikasketa arautuen Espainiako ikastetxe batean sartzen den ikasle bakoitzeko.

Aurreko lerroaldeko diru-laguntza, guztira, 100.000 eurotik gorakoa bada, gehieneko diru kopuru hori atal honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleen artean proportzionalki banatuko da.

Tuterako “Fernando Remacha” musika eskola ez da atal honetan sartuko. Izan ere, haren kokalekua eta musika irakaskuntzaren arloan Erriberan tradizioz izan duen zeregin berezia direla eta, eskola horrek berariazko hitzarmena du Hezkuntza Departamentuarekin.

6.2. Puntuazio bat emanen zaio musika eskola bakoitzari, bertan matrikulatutako ikasleen arabera. Bost atal baloratuko dira, ponderazio indize hauei jarraikiz:

A.–Puntu bat LOEren 48.3 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetako hasierako ikasle bakoitzeko, hau da, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 2. idatz-zatiak aipatzen dituen lautik zazpi urtera bitarteko ikasle bakoitzeko.

B.–1/3 puntu LOEren 48.3 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetako musika tresnaren eskolak, eta ez bestelakorik, hartzen dituen ikasle bakoitzeko, betiere zortzi urte edo gehiago badituzte eta abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9.1.a) artikuluan sartuta badaude.

C.–1/3 puntu LOEren 48.3 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetako irakasgai osagarrien klasea hartzen duen ikasle bakoitzeko, zortzi urte edo gehiago badituzte, eta abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko 9.1.b) artikuluan sartuta badaude edo eskolako kantu eta instrumentu taldeetan parte hartzen badute, foru dekretu bereko 9.1.c) artikuluak dioenarekin bat.

D.–2,5 puntu, LOEren 48.3 artikuluan ezarritako ikasketa arautugabeetako instrumentu edo kantuko ikasle bakoitzeko (Hezkuntza Departamentuak baimendutako instrumentu espezialitateetan betiere), ikasleek zortzi urte edo gehiago badituzte, eta aldi berean irakasgai osagarrien eskolak hartzen badituzte edo ahots eta instrumentu taldeen jardueretan parte hartzen badute, 421/1992 Foru Dekretuaren 9.1.b) eta 9.1.c) artikuluan ezarrita dagoen moduan. Kasu honetan kontuan hartuko da instrumentuko ikasleen eta irakasgai osagarrietakoen edo instrumentu eta/edo kantu taldeetako ikasleen arteko gutxienekoa.

E.–Beste 2,5 puntu emanen dira harpa, kontrabaxua, fagota, tronpa, tuba-bonbardinoa eta biola espezialitateetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko, betiere ikastetxeak aurreko lerroaldean azaldutako baldintza betetzen badu modu orokorrean.

Atal honetan azaltzen den ikasleen adinaren baldintzarako, aipatzen den adina 2014. urtean bete beharrekoa da.

A, B, C, D eta E ataletako puntuak batuta ateratzen dena izanen da musika eskola bakoitzaren puntuazioa.

Eskola eskatzaileen artean atal honetan banatu beharreko diru kopurua kalkulatzeko, eranskin honen 3. atalean adierazitako kopuruari 6.1 ataleko behin-behineko guztirakoa kenduko zaio.

Puntu bati dagokion balioa kalkulatzeko, aurreko lerroaldean ateratako emaitza eskola guztiei esleitutako puntuen baturaz zatituko da.

Eskola bakoitzari emandako puntuazioarekin eta puntu bati dagokion balioarekin kalkulatuko da eskola bakoitzarentzako diru kopurua.

Aurreko lerroaldean adierazitako moduan musika eskola bakoitzarentzat kalkulatutako diru kopuruari 6.1 atalean adierazitako moduan eskola horrentzat kalkulatutako diru kopurua gehituta, emaitzak ezin izanen ditu gainditu oinarri hauen 5. atalean ezarritako mugak.

Zenbateko horrek 5. atalean ezarritako mugetakoren bat gaindituz gero, muga horretatik gorako zenbatekoa kenduko zaio zenbateko horri.

6.3. Eskola eskatzaile guztien 6.1 eta 6.2 ataletako zenbatekoen batura eranskin honen 3. atalean adierazitako zenbatekoaren azpitik badago, soberakina banatuko da 5. atalean ezarritako mugak gainditu gabeko diru-laguntzak jaso dituzten musika eskolen artean.

Horretarako, 6.2 atalean ezarritako prozedura erabiliko da, kontuan izanik aurreko lerroaldea aplikatu ondoren geratzen den dirua dela banatu beharrekoa.

Eskola bakoitzarentzat 6.1, 6.2 eta 6.3 atalak baturik kalkulatzen den behin-behineko zenbatekoak ezin izanen ditu 5. atalean ezarritako gehieneko mugak gainditu.

6.4. Aurreko atalean azaldutako banaketa prozesua behin eta berriz egiten ahalko da, harik eta diru-laguntzarako kalkulatutako guztizko zenbatekoa, hau da, 6.1, 6.2 eta 6.3 ataletan (eta 6.4 atalean, ondoren) kalkulatutako behin-behineko guztizkoen batura, 3. atalean erabilgarri dagoen zenbatekora hurbildu arte.

6.5. Musika eskola bakoitzak hartu beharreko behin-behineko zenbatekoa 6.1, 6.2, 6.3 eta 6.4 ataletan kalkulaturiko behin-behineko zenbatekoen batura izanen da.

7.–Ikasleen datuak.

Musika eskola bakoitzean baimenduriko instrumentu, maila eta irakasgai osagarri ezberdinetan eta hastapeneko irakaskuntzan dauden ikasleen kopurua, diru-laguntzaren kalkulua egiterakoan kontuan hartuko dena, ebazpen hau sinatzen den egunean departamentu honetako Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren esku dagoena izanen da.

Horretarako, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak erraztasunak emanen dizkio Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari behar diren dokumentuak kontsulta ditzan.

Diru-laguntzaren xedeko instrumentuen irakaskuntzari dagokionez, ebazpen hau sinatzen den egunean Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Ataleko (Baliabide Ekonomikoen Zerbitzua) Musika eta Dantza Eskolen Erregistro Berezian inskribaturik daudenak kontuan hartuko dira, betiere erregistro horretan sartzeko eskaera aurtengo urtarrilaren 1a baino lehen egin baldin bada.

8.–Diru-laguntzaren behin-behineko banaketa.

Diru-laguntza kalkulatu ondoren, eta ekainaren 15a baino lehen, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak behin-behineko banaketaren proposamena, entitate titular bakoitzari esleitutako guztirako diru-kopurua adierazita, argitaratuko du Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Nafarroako Gobernuaren web-gunean, www.navarra.es orriko zerbitzuen katalogoaren barrenean dagokion fitxan.

Interesdunek behin-behineko proposamen horren kontrako erreklamazio edo alegazioak aurkezten ahalko dituzte hamar egun balioduneko epean, behin-behineko ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, espedientea interesdunen eskura izanen da Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalean, beren diru-laguntza kalkulatzeko erabili diren datuak kontsulta ditzaten, nahi izanez gero.

Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari zuzenduko zaizkio. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta, bidezkoa bada, haiek erantzun ondoren, deialdi honetako diru-laguntzen behin betiko ebazpena emanen da.

9.–Diru-laguntzak ematea.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabeteko epean deialdiaren gaineko ebazpena emanen du Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalaren txostena ikusi eta gero. Deialdi honen behin betiko ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Gehieneko epe horretan berariazko ebazpenik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

Berariaz adierazitako edo ustezko ezespenaren aurka jotzeko, administrazio publikoek egintzak aurkaratzearen gainean xedatutakora joko da.

Entitate titularrek diru-laguntza hauek jasotzeko eskubidea galduko dute baldin eta 4. atalean aipaturiko epean atal horretako agiri guztiak aurkezten ez badituzte edo Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eramaten ez badituzte eskolako ikasleen matrikulako datuak.

10.–Diru-laguntzaren ordainketa eta gastuen justifikazioa.

10.1. Diru-laguntza, oro har, zenbateko bereko bi ordainketatan pagatuko da, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren bitartez.

10.2. Lehen ordainketa, urteko lehendabiziko seihilekoari dagokiona, pagatuko da onuradunak Musika Eskolaren diru-sarrera eta gastu egin edo gauzatuen aurrekontua, 2015eko ekainaren 15ekoa, aurkeztu ondoren. Aurrekontua Musika Eskolaren entitate titularraren organo eskudunak onetsi behar du, deialdi honen VI. eranskinean biltzen diren xehakatzearen eta ereduaren arabera. Eranskin hori 2015eko ekainaren 15etik 30era bitartean aurkeztuko da, departamentu honetako Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari zuzenduta, eranskin honen 4.1 oinarrian ezarritako bideak erabiliz.

Eskaera ez bada epearen barruan aurkezten, onuradunari diru-laguntzaren %1eko penalizazio bat ezarriko zaio atzeratzen den egun bakoitzerako.

10.3. Bigarren ordainketa, urteko bigarren seihilekoari dagokiona, pagatuko da onuradunak Musika Eskolaren diru-sarrera eta gastu egin edo gauzatuen aurrekontua, 2015eko azaroaren 15ekoa, aurkeztu ondoren. Aurrekontua Musika Eskolaren entitate titularraren organo eskudunak onetsi behar du, deialdi honen VI. eranskinean biltzen diren xehakatzearen eta ereduaren arabera. Eranskin hori 2015eko azaroaren 15etik 30era bitartean aurkeztuko da, departamentu honetako Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari zuzenduta, eranskin honen 4.1 oinarrian ezarritako bideak erabiliz.

Eskaera ez bada epearen barruan aurkezten, onuradunari diru-laguntzaren %1eko penalizazio bat ezarriko zaio atzeratzen den egun bakoitzerako. Nolanahi ere, eskaera 2015eko abenduaren 31 baino geroago aurkezteak ekarriko du kobratu beharreko diru-laguntzarako eskubidea galtzea.

10.4. Onuradunak jasotako diru-laguntza guztia behar bezala aplikatu dela justifikatu beharko du, 2016ko martxoaren 1a baino lehen dokumentazio hau aurkeztuz:

a) Musika eskolaren diru-sarrera eta gastuen 2015eko aurrekontu gauzatua edo burutua, musika eskolaren titularra den entitatearen organo eskudunak onetsia, deialdi honetako III. eranskinean agertzen den ereduaren arabera xehakatua.

11.–Betebeharrak.

Entitate onuradunek konpromiso hauek izanen dituzte:

a) Musika eskolaren publizitate-lan guztietan diru-laguntzaren jatorria adieraztea. Ildo horretan, musika eskolek sustatzen dituzten eta deialdi honen arabera emandako laguntzak jaso dituzten programetan, argitalpenetan, iragarkietan eta abarretan Nafarroako Gobernuak babestuta daudela adierazi beharko da, horretarako erakunde horren ikurra agerraraziz. Aipamen hori Hezkuntza Departamentuaren jarraibideen arabera egin beharko da.

b) Laguntza ematen duen organoaren aurrean jarduera egin dela justifikatzea eta laguntza emateko finkaturiko betebehar, baldintza eta helburuak betetzea.

c) Hezkuntza Departamentuak emandako laguntzari buruz egiten dituen egiaztapen lan guztiak onartzea.

d) Diru-laguntza emateko ebazpen proposamenaren egunean, onuradunek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin zorrik ez izatea.

e) Jasotako diru-laguntzaren aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

f) Emandako laguntzen destinoa bermatzeko egiaztatze-lanak erraztea. Horretarako, musika eskolaren jarduerari buruz eskatzen zaizkion datu, agiri eta txostenak aurkeztu beharko ditu.

g) Musika eskolaren ohiko funtzionamenduari kalte egiten ahal dion edozein gorabeheraren berri ematea laguntza eman duen organoari.

h) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan onuradunentzat ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

12.–Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasunerako betebeharra bete beharko dute Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek suertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko atalean ezarritako kopuruak gainditzen diren zehazteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, eta ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo betearazitako aurrekontua.

b) Hala badagokio, negozio-zifra, edo diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasunari lotutako betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari emandako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabete batekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta eskakizun hori gehienez ere hilabeteko epean bete beharko da eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko deklarazio bat aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzean, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informaziorako betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez betetze horren ondorioz ezin izanen da emandako diru-laguntza ordaindu, aurrerakinak barne, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

13.–Bateragarritasuna.

Deialdi honen bidez ematen diren diru-laguntzak bateragarriak dira onuradunek administrazio honetatik, beste administrazio publiko batzuetatik edo Estatuko zein nazioarteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik jasotzen dituzten diru-laguntzekin.

14.–Laguntzen itzulketa eta arau-hausteen eta zehapenen araubidea.

14.1. Hezkuntza Departamentuak ikertzen ahalko du ea onuradunak aitortutako datuak egiazkoak diren eta, gezurrezkoak badira, ordaindu beharreko diru-laguntza gutxitzen ahalko du, edo, hala badagokio, emandako diru-laguntza eta kasuan kasuko berandutza interesak itzul daitezela eskatu, eta zehapen espedientea irekitzen ahalko du, oso arau-hauste larria egiteagatik.

Gainera, hitzarmen honen babesean ematen diren diru-laguntzak osorik edo hein batean itzuli beharko dira, haiek pagatu zirenetik itzuli beharra erabakitzen denera arte sortutako berandutza interesak barne, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako kasuetan, eta deialdi honetan ezarritako betebeharrak bete ezik.

Diru-laguntza ordaintzeko eskaera berandu aurkezten den kasuei buruz 10. oinarrian xedatua ukatu gabe, deialdi honetan eta Diru-laguntzei buruzko Foru Legean berean ezarririko eginbeharren balizko ez-betetzeak mailakatzeko eta onuradunak azkenean kobratu beharreko dirua edo, bidezko bada, itzuli beharrekoa, zehazteko, proportzionaltasun irizpideari jarraituko zaio.

Aurreko ataletan dirua itzultzeko aurreikusitako kasuren bat gertatzean hasiko da dirua itzultzeko prozedura, ezarririko prozedurarekin bat eta, bidezko bada, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

14.2. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

15.–Araubide juridikoa.

Deialdi honetan aurreikusita ez dagoen orotan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-laguntzak eman, kontrolatu eta kudeatzeko araubidea ezartzen duten arauetan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta bereziki, Diru-laguntzei buruko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari.

II. ERANSKINA

Udal musika eskolentzako diru-laguntzen 2015eko deialdian eskaera egiteko eredua

Musika eskolako titularraren datuak:

Toki administrazioa edo hari loturik edo haren mende dagoen entitatea:

Titularraren IFZ (kobratu ahal izateko):

Titularraren helbide osoa:

Telefonoa: ............................................ Faxa:

Posta elektronikoaren helbidea

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunaren erabakia, eskaera aurkezten duen legezko ordezkariari ahalordea ematen diona.

Entitatearen estatutuak (udal bati lotutako edo haren mendeko entitateak direnean).

Aurreko deialditik ezer aldatu ez bada, ez aurkeztu.

2014-2015 ikasturtean ikasketa arautuetara igaro diren 2013-2014 ikasturteko ikasleen ziurtagiria (I. eranskinaren 4.3.1 atalaren arabera).

2014-2015 ikasturtean musika ikasketa arautuetan matrikulatutako ikasleen ziurtagiri ofiziala (I. eranskineko 4.3.2 atalaren arabera).

2014ko aurrekontu gauzatua (III. eranskineko ereduaren araberakoa).

Agiri hori ez da aurkeztuko dagoeneko aurkeztu bada ziurtagiri gisa Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalean aurreko deialdian.

2015eko hasierako aurrekontua (IV. eranskineko ereduaren araberakoa).

2014-2015 ikasturteko tarifa edo prezio publikoak.

Hastapeneko eta instrumentuetako ikasleen datuak (V. eranskineko ereduaren arabera).

.................(e)n, 2015eko .............aren ..............(e)an.

Stua.: .........................................

Eskatzailea: .............................. jauna/andrea

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri: Toki administrazioaren edo hari lotutako edo haren mendeko entitatearen legezko ordezkaria)

III. ERANSKINA

........ urteko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu gauzatua

...............(e)ko Musika Eskolaren ........urteko diru-sarrera eta gastuen aurrekontu burutua edo gauzatua.

Diru-sarreren aurrekontua

III. kapitulua. Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

–Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako

–Bestelakoak (fotokopien ondoriozko diru-sarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...)

IV. kapitulua. Transferentzia arruntak

–Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

–Udaletik edo horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

–Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. kapitulua. Ondareko diru-sarrerak

–Kontu korronteetako interesak eta beste

VI. kapitulua. Inbertsio errealak besterentzea

–Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. kapitulua. Kapital transferentziak

–Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

–Udaletik edo horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, inbertsioetarako

–Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. eta IX. kapituluak. Finantza aktiboak eta pasiboak

–Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Diru-sarrerak, guztira:

Gastuen aurrekontua

I. kapitulua. Langileen gastuak

–Irakasleak

Lansari gordinak

Entitatearen kargurako kostu sozialak

–Irakasle ez diren langileak

Lansari gordinak

Entitatearen kargurako kostu sozialak

II. kapitulua. Gastu arruntak

–Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak)

IV. kapitulua. Transferentzia arruntak

–Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. kapitulua. Inbertsio errealak

–Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea

–Hobetzeko obrak

VIII. eta IX. kapituluak. Finantza aktiboak eta pasiboak

–Hartutako maileguak itzultzea, maileguak ematea:

Gastuak, guztira:

....................... (e)n, 2015eko ................... aren ........(e)an

Udaleko idazkaria

(edo entitate titularrekoa)

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri)

Stua.: ............................

Ontzat emana

Alkatea edo entitate titularreko burua

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri)

Stua.: ..............................

IV. ERANSKINA

2015. urteko diru-sarreren eta gastuen hasierako aurrekontua

...............(e)ko Musika Eskolaren 2015. urteko diru-sarrera eta gastuen hasierako aurrekontua.

Diru-sarreren aurrekontua

III. kapitulua. Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

–Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako

–Bestelakoak (fotokopien ondoriozko diru-sarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...)

IV. kapitulua. Transferentzia arruntak

–Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

–Udaletik edo horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

–Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. kapitulua. Ondareko diru-sarrerak

–Kontu korronteetako interesak eta beste

VI. kapitulua. Inbertsio errealak besterentzea

–Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. kapitulua. Kapital transferentziak

–Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

–Udaletik edo horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, inbertsioetarako

–Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. eta IX. kapituluak. Finantza aktiboak eta pasiboak

–Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Diru-sarrerak, guztira:

Gastuen aurrekontua

I. kapitulua. Langileen gastuak

–Irakasleak

Lansari gordinak

Entitatearen kargurako kostu sozialak

–Irakasle ez diren langileak

Lansari gordinak

Entitatearen kargurako kostu sozialak

II. kapitulua. Gastu arruntak

–Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak)

IV. kapitulua. Transferentzia arruntak

–Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. kapitulua. Inbertsio errealak

–Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea

–Hobetzeko obrak

VIII. eta IX. kapituluak. Finantza aktiboak eta pasiboak

–Hartutako maileguak itzultzea, maileguak ematea:

Gastuak, guztira:

....................... (e)n, 2015eko ................... aren ........(e)an

Udaleko idazkaria

(edo entitate titularrekoa)

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri)

Stua.: ............................

Ontzat emana

Alkatea edo entitate titularreko burua

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri)

Stua.: ..............................

V. ERANSKINA

Diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzeko erabiliko diren datuen laburpena. (Datu horiek Ikastetxea Antolatzeko Dokumentuan agertzen direnak bezalakoak izanen dira)

6.1 atala kalkulatzeko datuak

Musika eskola honetan 2013-2014 ikasturtean matrikulatutako ikasleen artetik zenbat matrikulatu diren 2014-2015 ikasturtean goi mailako edo maila profesionaleko musika irakaskuntza arautua ematen duen Espainiako ikastetxe batean.

6.2 atala kalkulatzeko datuak

MATRIKULAK

A

Matrikulatu diren 4-7 urteko ikasleen kopurua (2014/12/31n)

Matrikulatu diren 8 urtetik gorako ikasleen kopurua:

MATRIKULAK

B

Soilik musika tresnarako matrikulatu direnak.

C

Irakasgai osagarrietan edo taldekoetan baino matrikulatu ez direnak.

D

Instrumentuan edo kantuan matrikulatzeaz gain, irakasgai osagarrietan edo taldekoetan ere matrikulatu direnak baimendutako espezialitate guztietan.

E

Harpa, kontrabaxua, fagota, tronpa, tuba-bonbardina eta biola espezializateetan matrikulatuak, betiere eskola horri baimendutako espezialitateak badira, eta ikasle horiek, gainera, irakasgai osagarrietan edo taldekoetan ere matrikulatuta baldin badaude.

(Ikasle horiek D laukitxoan ere kontatuko dira).

....................... (e)n, 2015eko ................... aren ........(e)an

Udaleko idazkaria.

(edo entitate titularrekoa)

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri)

Stua.: ............................

Ontzat emana

Alkatea edo entitate titularreko burua

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri)

Stua.: ..............................

VI. ERANSKINA

........ urteko diru-sarreren eta gastuen behin-behineko aurrekontu gauzatua

...............(e)ko Musika Eskolaren ........urteko diru-sarrera eta gastuen aurrekontu burutua edo gauzatua.

Diru-sarreren aurrekontua

III. kapitulua. Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

–Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako

–Bestelakoak (fotokopien ondoriozko diru-sarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...)

IV. kapitulua. Transferentzia arruntak

–Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

–Udaletik edo horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

–Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. kapitulua. Ondareko diru-sarrerak

–Kontu korronteetako interesak eta beste

VI. kapitulua. Inbertsio errealak besterentzea

–Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. kapitulua. Kapital transferentziak

–Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

–Udaletik edo horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, inbertsioetarako

–Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. eta IX. kapituluak. Finantza aktiboak eta pasiboak

–Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Diru-sarrerak, guztira:

Gastuen aurrekontua

I. kapitulua. Langileen gastuak

–Irakasleak

Lansari gordinak

Entitatearen kargurako kostu sozialak

–Irakasle ez diren langileak

Lansari gordinak

Entitatearen kargurako kostu sozialak

II. kapitulua. Gastu arruntak

–Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak)

IV. kapitulua. Transferentzia arruntak

–Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. kapitulua. Inbertsio errealak

–Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea

–Hobetzeko obrak

VIII. eta IX. kapituluak. Finantza aktiboak eta pasiboak

–Hartutako maileguak itzultzea, maileguak ematea:

Gastuak, guztira:

....................... (e)n, 2015eko ................... aren ........(e)an

Udaleko idazkaria

(edo entitate titularrekoa)

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri)

Stua.: ............................

Ontzat emana

Alkatea edo entitate titularreko burua

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri)

Stua.: ..............................

Iragarkiaren kodea: F1505551