4. PROZEDURA JUDIZIALAK
DONOSTIAKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA
Ediktua. 95/2014 betearazpen-pieza
Isabel Urbano Mateos andrea, Donostiako Lan arloko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: José Manuel Fernández Álvarez jaunak eskaturik, betearazpena dela-eta, Electromecánica San Juan SALren eta Sanaguirre Servicios Auxiliares SLren kontra lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 95/2014 betearazpen-piezaren autoetan, honako hau eman da:
Xedapen zatia:
Jarduketa hauen ondorioetarako, kaudimengabe deklaratzen da, oraingoz, Electromecánica San Juan SAL eta Sanaguirre Servicios Auxiliares SL zorduna, 2.332,22 euro ordaintzeko, zorraren zenbateko nagusia baita, gehi behin-behinean kalkulatu diren 373,15 euroko interes eta kostuak, ezertan galarazi gabe ordaindu gabe dagoen zorrari geroago aurre egitea, horretarako ondasun gehiago aurkitzen bazaio.
Kaudimengabeziaren deklarazioa irmo bihurturik, dagokion erregistroan jaso bedi (LJLaren 276.5 artikulua) eta artxiba bitez behin-behinekoz jarduketak.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari.
Eta Electromecánica San Juan SALi eta Sanaguirre Servicios Auxiliares SLri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.
Donostian, 2015ko martxoaren 11n.–Idazkari judiziala, Isabel Urbano Mateos.
Iragarkiaren kodea: J1504468