78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 7361/2014 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

392/2014 epaia.

Iruñean, 2014ko azaroaren 11n.

Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta batengatik Carolina Turrillo Lópezen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 7361/2014 berehalako falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza: Carolina Turrillo López kondenatzen dut, ebasketa-falta saiakuntza baten egilea eta erantzulea den aldetik, hilabeteko isuna ordaintzera, eguneko 8 euroko kuota hain zuzen (guztira 240 euro). Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi kuota ordaintzen ez diren bakoitzeko egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozedurako kostuak ere ordaindu behar ditu.

Erantzukizun zibila dela-eta, Burlatako DIA establezimenduari 2 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Carolina Turrillori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko martxoaren 11n.–Idazkari judiziala, M.ª Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1504460