1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
53/2015 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak eskuordeturik. Honen bidez baimena ematen zaio Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN) entitateari prestakuntza osagarriaren egokitze-ikastaroa emateko, zeinak bidea ematen baitu oinarrizko maila duten produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalek maila kualifikatua lortzeko, 1311/2012 Errege Dekretuaren arabera, aurrez aurreko prestakuntza sistemaren bidez.
Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarrak (UAGN) sinestamendua eskatu du prestakuntza osagarriaren egokitze-ikastaroa irakasteko, bidea ematen duena oinarrizko maila duten produktu fitosanitaroen erabiltzaile profesionalek maila kualifikatua lortzeko, betiere Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duen irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako baldintzen arabera, aurrez aurreko prestakuntza sistemaren bidez.
Ikastaro hori Produktu Fitosanitarioen Erabiltzaile Profesionalentzako Prestakuntza sistema Harmonizatzeko Agirian ezarri zen, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eta V. kapituluetan ezarritako esparru orokorra errespetatuz.
Entitate horrek aurkeztutako dokumentazioa aztertu da, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 124/2012 Ebazpenaren bidez, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi ziren araudiak nekazaritza arloan Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari ematen dizkion eskumen administratibo batzuk.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarrari (UAGN) baimena ematea prestakuntza osagarriaren egokitze-ikastaroa emateko, zeinak bidea ematen baitu oinarrizko maila duten produktu fitosanitaroen erabiltzaile profesionalei maila kualifikatua lortzeko, aurrez aurreko prestakuntza sistemaren bidez, 1311/2012 Errege Dekretuaren arabera. Honako baldintza hauek bete behar dira:
–Ikastaroaren edizio guztietan, aurkezten den dokumentazioan jasotako edukia errespetatu beharko da. Irakasleen prestakuntzari, ikastaroaren programari, eskola-ordu teoriko eta praktikoei, gutxieneko asistentziari eta ebaluazio kontrolei dagokienez, bete beharko da Produktu Fitosanitarioen Erabiltzaile Profesionalentzako Prestakuntza sistemak Harmonizatzeko Agirian (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa) prestakuntza osagarriko ikastaroetarako adierazitakoa.
–Gutxienez ere, hamabost egun lehenago eman beharko zaio ikastaroaren edizio bakoitzaren berri Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, eta zer irakaslek diharduten adierazi, baita landa-praktikak non, zer egun eta ordutan eta zer baliabiderekin eginen diren eta azken azterketa zer toki, egun eta ordutan eginen den ere.
–Ikastaroa bukatutakoan, emandako ikastaroaren emaitzei buruzko txosten bat aurkeztu beharko da aipatutako departamentuan.
–Ikastaroa behar den aprobetxamenduz bukatzen duen ikasle bakoitzari egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria eman beharko zaio.
–Produktu fitosanitarioen erabiltzaile txartela emateko, aipatu departamentuak zehazten duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
–Ikasleak ebaluatzeko erabiltzen diren ariketen dokumentazioa eta asistentziaren kontrolena gorde beharko dira, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskura utzi, ebaluazioa egin eta urtebetez, gutxienez ere.
–Prestakuntza ekintzak, dokumentazioa eta ikastaroan erabiltzen den gainerako material lagungarria edizio bakoitzean eguneratu beharko dira, eta, behar denean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emandako irizpideei jarraituz zuzenduko dira.
–Eskaeran aurkeztutako informazioan edozein aldaketa eginez gero, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari jakinarazi beharko zaio, ikastaroaren hurrengo edizioa egin baino hamabost egun lehenago, gutxienez ere.
2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2015eko martxoaren 16an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.
Iragarkiaren kodea: F1504293