3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Itoizko urtegia erregulatzeko 2015eko kanona
onesteko proposamena
2015eko martxoaren 19an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Itoizko urtegiaren 2015eko erregulazio kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:
a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,1083429540 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,7052522886 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,3021616231 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
d) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,8990709577 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
e) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,4959802922 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
f) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko erregularizazio sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 35,0928896268 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
g) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,7943951324 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
h) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,3880580072 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
i) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa ondokoa badute, 25,1822747960 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
j) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa ondokoa badute, 14,1767845600 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
k) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 106.454,16 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegia erregulatzeko kanona kalkulatzeko orduan.
l) Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0100556653 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.
m) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0102571903 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.
n) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian Itoizko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0033446191 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.
o) Ebroko Ardatzeko erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian Itoizko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0034100160 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.
p) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0332821784 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
q) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0084498501 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
r) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0025084643 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
s) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0008386226 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.
t) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 3.279.414,42 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.
Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.
Zaragozan, 2015eko martxoaren 23an.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.
Iragarkiaren kodea: E1504939